Autorea: Gandiaga, Bitoriano
Iturriaren izena: Gurutzeta ondoko paperak
Argitalpen-datuak: Eskuizkribuen sorta, 6 orri
Iturriaren urtea: 2000
Orrialde-kopurua: 6 orri
Testu-kopurua: 6
Dokumentu mota: Eskuzkoa
Sailkapena-1: Sorta
Sailkapena-2: 3.5.2. Lagun-sortaArtx
Kanpo-deskripzioa: Koartila formatuko (150 x 215 mm) 6 orri dira, eskuz idatziak, idazkera berdintsuz. Orrialde bakoitzean testu bana dago; testuaren buruan egindako gurutze txiki batez dago nolabait markatuta horietako bakoitzaren hasiera.
Edukia: Lau prosazko testu; bosgarrena, poetikoa, eta seigarrena, apunte edo eskema modukoa, bakardadeari eta gaixotasunari buruzko testuren baterako idatzia.
Gaiak: Gai beretsua darabilte testuok: Gurutzetako ospitalean bizi izandako esperientzia.
Datazioa: "Bizitzako txanponari" hasten den olerkian (5. orrian) zuzenean aipatzen ditu "Gurutzetan jasandakoak". Zalantzarik gabe, 2000ko udazkenean egin zioten operazioaz, eta, ondorengo konplikazioak zirela tarteko, ospitalean eman zuen denboraldiaz ari da. Gurutzetako klinikan 26 egun eman zituen; eta ondoren Arantzazura itzuli zen. Testu hauetako gogoetak ez zituen seguruenik klinikan idatzi, gero Arantzazura itzulita baino: 2000. urtearen azken egunetan edo 2001eko hasierakoetan.