Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: ARS

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: [Argia sorta]

Argitalpen-datuak: Daktilografiatuen eta eskuizkribuen sorta, 5 orri

Iturriaren urtea: 1969

Orrialde-kopurua: 5 orri

Testu-kopurua: 5

Dokumentu mota: Daktilografiatua

Sailkapena-1: Sorta

Sailkapena-2: 3.5.2. Lagun-sortaArtx

Kanpo-deskripzioa: 210 x 155 mm-ko orriak dira (5 orri). Bakoitzean olerki bana dago, makinaz idatzita, eta alboan gaztelaniazko itzulpena, Gandiagak berak eskuz idatzita. Horietako bat eskuz eta euskaraz bakarrik dago, "Jendea" hasten dena.

Edukia: Bost olerki labur, lehen lauak gaztelaniazko itzulpen eta guzti: "Gauzak", "Itzal bat", "Argiak", "Arrien", Mendea".

Gaiak: Idazkeraren aldetik ezezik, gaiaren aldetik ere kidetasun handia dute; argiarena da horietako gai nagusia.

Datazioa: Paperari begiratuz, AOB-P sortakoak bezalatsukoak dira; beraz, 1967-1970 bitartean-edo kokatuko genituzke. Baina, ARS-koek alboan duten eskuzko itzulpenak 1968-1969 urteetan jartzen gaitu, horien alboko gaztelaniazko itzulpena Oteizarentzat egina delako seguruenik. Oteiza, berriz, 1968tik 1969ra bitartean jardun zen Arantzazun lanean. Beraz, olerki hauei 1969ko urtea esleitu diegu.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa