Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: AOB-B

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: [Artxiboko Orri Bakanak - Eskuzko karratu zulodunak]

Argitalpen-datuak: Eskuizkribuak, 41 orri

Iturriaren urtea: 1995-2000~

Orrialde-kopurua: 82 (41 orri)

Testu-kopurua: 35~

Dokumentu mota: Eskuzkoa

Sailkapena-1: Orriak

Sailkapena-2: 3.8. AOB

Kanpo-deskripzioa: 17 x 20 cm-ko paperak dira, eskuz eta estilo bertsuz idatziak, gainaldean gurutzetxoa dutenak, eta karpetaren batean jasota egon zirenak nonbait, horretarako zulatuta daudelako. Gehienak orri bakarreko dokumentuak dira; baina badaude lau testu bi orrikoak eta bat, hirukoa. Gehienak PIZ iturrikoak dira. Hiruzpalau kenduta, beste denak olerkiak dira.

Edukia: 35 testu inguru dira, AOB-ko sail eta artxibadore ezberdinetan sailkatuak. Sorta honetako olerki askotxo JSG liburuan (2003) daude argitaratuta, gaztelaniazko itzulpen eta guzti.

Gaiak: Olerkiotako gaia gehienbat erlijiozkoa da; askotxo otoitzak dira.

Datazioa: Garai bertsukotzat jotzekoak dira sorta honetako orriak. Eta zalantzarik gabe, Gandiagaren bizitzako azken urteetakoak dira. Horietako batzuei 2000. urteko data jarri zien Pello Zabalak, horiek digitalizatzean. Hala ere, eta besterik gabe, ez dago denak urte horretakotzat jotzerik, lehenagokoak ere egon daitezke. Gure aldetik, eta epeak nahikoa zabalduz, 1995-2000 urteen artekotzat jo ditugu.

Bestelako oharrak: AOB-ko artxibadoretan agian gehiago ere aurkitu ahal dira AOB-A sortan sartzekoak.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa