Autorea: Hainbat
Lankideak: Gandiaga: Lau olerki / A. Elizegi: Azaleko argazkia / J. Oteiza: Azaleko apostoluen irudia
Iturriaren izena: Guztion artean BAKEA gution alde / Entre todos PAZ para todos (Garizuma 2001 Cuaresma). Garizumako hitzaldietarako lagungarriak
Argitalpen-datuak: Donostiako Elizbarrutiko Argitaldaria, Donostia, 2001, 92 or.
Iturriaren urtea: 2001
Orrialde-kopurua: 14
Testu-kopurua: 4
Dokumentu mota: Inprimatua
Sailkapena-1: 1.1.6. Liburua
Sailkapena-2: 1.1.6. LiburuaBest
Kanpo-deskripzioa: I. Koaderno inprimatua (DinA-4 tamainakoa) - kartulinazko azala - grapaz josia. II. Bi hizkuntzatan, ezker-eskumako orrialdetan, dago koadernoa. Azterketa eta gogoeta testuen artean tartekatuta, Gandiagaren lau poema
Edukia: Kuadernoan lau gogoeta-gai daude, eta bakoitzean Gandiagaren olerki bana: 24-27 or.; 46-49 or.; 66-67 or.; 86-89 or. Gaztelaniazko itzulpen eta guzti daude olerkiok. Gaztelaniazkoaren azpian ere Bitoriano Gandiagaren sinadura datorrenez, uste izatekoa da, berak itzuli zituela euskarazko olerkiak.
Gaiak: Bakea da Gandiagaren olerkien gaia, koaderno osoarena bezala, Euskal Herriko bakeari begira bereziki.
Datazioa: Gandiagaren olerkiek ez dakarte datarik bertan; koadernoa atera baino lehenago idatziak dira, eta lehendik Arantzazu aldizkarian argitaratuak. Horien idazte datak honako hauek dira: "Bakearen jaira (1992), "Ez da nahiko zure bakea" (1999); beste bien datak ez dakizkigu, baina bi data horien artekoak izan daitezke. Itzulpenak noizkoak ote dira? Kuadernorako egindakoak? Baliteke Gandiagak horiek 2000ko udazkenean prestatu izana.
Bestelako oharrak: Lehenago Arantzazu aldizkarian argitaratuta zeuden olerki horietako bi. Gerora Justizia eta Bakea (JEB) liburuak lauak berrargitaratu zituen.