Autorea: Gandiaga, Bitoriano
Iturriaren izena: [Artxiboko Orri Bakanak - Korupekoak eta beste]
Argitalpen-datuak: Paper daktilografiatuak, 82 orri
Iturriaren urtea: 1967(1969)-1970
Orrialde-kopurua: 164 (82 orri)
Testu-kopurua: 85
Sailkapena-1: Orriak
Sailkapena-2: 3.8. AOB
Kanpo-deskripzioa: Din-A-5 tamainako paperak dira, alde bakarrean makinaz idatziak, eta kopialdi bertsukoak direnak. Badaude tartean sailekoekin joatekoak liratekeen ala ez zalantzazko zortzi bat testu, paper-modu berdinean idatziak makinaz, baina tipografiaren aldetik ezberdin samarrak, eta AOB-P? (galdera-zeinuz) markaturikoak. Urte-tarte berekotzat hartzekoak direla uste dugu horiek ere. Orri gehienetan olerki bana dago; baina bi testu behintzat bi orrikoak dira; eta beste batean olerki bat baino gehiago dago.
Edukia: 85 olerki, AOB artxibadoretako sail ezberdinetan sailkatuak. Horietako asko bestelako iturritan ere ageri dira: GBB, 1KO, HGB1E eta HGB3E. Lau testu argitaratuta daude gainera, autorea bera bizi zelarik. Hil ondoren horietako askoz gehiago argitaratu dituzte.
Gaiak: Gai nagusia Euskal Herria eta euskara dira. Baina badaude bestelako sailetakoak ere: Bizitza, jendea, izadia, etab.
Datazioa: Paper horietako asko "Korupeko salmoak" dira, 1970 inguruan idatziak; baina lehentxeagokorik ere bada. Izan ere, 1969korik ere badago nonbait –adibidez, "Eta nora eta izarretara" hasten dena, ik. horren erregistroko oharra, "Ohar historikoak" eremuan–; eta baita 1967korik ere: "Gure gaztaińadi" hasten dena, adibidez (ik. erregistroko ohar historikoa). Horregatik 1967-1970 urte tartea esleitu diegu sorta honetako testuei. Izatez, Gandiagak berak dioenez, "1967-tik 69ra bitartean HIRU GIZON BAKARKA idatzi nuen, "Oteitzaren eskaritik Herriarenak entzunik": epe horretakoak izan daitezke, izan, iturri honetako testu gehienak. Horietako batzuk berriz, argi eta garbi, 1968az geroztikakoak dira (bereziki Txakolinaren ospakuntza poemaren ziklokoak eta Arantzazuko friso berriaz ari direnak) –horrelakoak 1969-1970 urte-tartearekin markatu ditugu, argibide zehatzagorik ezean–.
Bestelako oharrak: AOB-P-ko makinaz idatzitako horrelako paper-pusken antzeko asko dator eskuz idatzita ere AOB-koen artean. "Klink!" hasten den olerkia horrelako paperean dago idatzita makinaz; eta azpian "Erregeren profetentzat" dago idatzita eskuz; uste izatekoa da AOB-P-koen aldi berekoa-edo dela.