Autorea: Gandiaga, Jose (solasaldiko protagonista)
Lankideak: Bitoriano Gandiaga: bertsoak / Anjelita Larrañaga: solastaria
Iturriaren izena: Gabonak etxean: Bertso ta solas
Argitalpen-datuak: Zuzenean grabaturiko kasetea, e.g., 1973 (?) (Gernika?)
Iturriaren urtea: 1973 (?)
Dokumentu mota: Grabatua
Sailkapena-1: Kasetea
Sailkapena-2: 5.2. SolasaldiakKas
Kanpo-deskripzioa: Kasete soila. A aldea osorik dago grabatuta; B aldea 1/3 bakarrik.
Edukia: A aldea – Bitorianoren bertsoak aitari, azken bertsoa denek errepikatuz. – Julian eta Anjelitari bertsoak, Bitorianok kantatuak. – Denen artean Gabon kanta herritarra. – Ondoren aitak solas teologiko-moralari ekiten dio, sermoilari moduan. – Jarraian aitaren eta Anjelitaren eztabaida “teologiko“ luzea; aldika Bitoriano moderatzaile moduan sartzen da: Jainkoa, infernua, bekatua, “soberbixia” bekatu guztien sustraixa (Jose), barkamena, ahuleriazko bekatua eta gaiztakeriazko bekatua; Jainkoaren kontra egiten ez badozu, Jainkoak dena barkatuko (Jose). 2 aldea Josek bere jarrera agertzen du barkatzeari buruz. Hamaika bider okerrik egin diotela: lapurtu eta... Bestelako datu biografiko batzuk agertzen dira.
Gaiak: Bertsoak, Gabon-kantak eta lagunarteko eztabaida "teologiko-morala"
Datazioa: Elkarrizketa hau egin zutenerako nahikoa eroria-edo dago Orbelaun baserria; inguru dena pinuz beteta, lehen leku ederra zena. Elkarrizketaren tartean, azken aldera, dio Josek, nola egon zen gaizki emaztea, eta Eibarko medikuak sendatu zuen, beste hiru medikuk sendatzen asmatu ez eta. Orain dela 40 urte izen zela hori, dio. Bitorianoren ama bi urtez-edo egon zen bereziki gaixo: 1930-32 inguruan. Beraz elkarrizketa hori izan daiteke 1972 edo 1973koa. Orduan 80 urte inguru zituen Josek, 1980an hil baitzen 87 urte zituela.
Bestelako oharrak: Badirudi Joanita arrebaren etxera joan zirela Gabon gaua igarotzera Bitoriano eta lagunak –horrekin bizi ziren gurasoak–, Oso hiztun eta solasturi trebe ageri da Jose, Bitorianoren aita.