Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: GEAE

Autorea: Gandiaga, Bitoriano (Erantzunak)

Lankideak: Andoni Eskisabel: Galdetzailea

Iturriaren izena: [Gandiagarekin elkarrizketan Andoni Eskisabel]

Argitalpen-datuak: Zuzenean grabaturiko kasetea: 1, e.g. (Arantzazu)

Iturriaren urtea: 1978

Dokumentu mota: Grabatua

Sailkapena-1: Kasetea

Sailkapena-2: 5.2. SolasaldiakKas

Kanpo-deskripzioa: Kasete soila. A aldetik bakarrik grabatua.

Edukia: Lehengoari buruz Mikel Kortak idatzitako eta Andonik berak euskaraturiko testu bat eramaten diote Gandiagari... Berak berehala dio, hori baino hoberik ezingo duela egin; eta elkarrizketa osoan Andoni konbentzitzen saiatzen da, Mikel Kortaren testu horixe erabili dezatela oroigarria egiteko, ezagutza eta esperientzia bizitik idatzita dagoelako eta oso ona delako. Testua luzea bada, ordua dela oroigarrien betiko eredua hausteko. Azken batez, Gandiaga prest ageri da bi zortzikoko testuren bat-edo idazteko, baina behin eta berriro saiatzen da Kortak idatzitakoaren alde. Tartean hainbat datu biografiko ageri da elkarrizketan: – Xefe (Sarasola) eta Viñaspre Poliziak hildakoen oroigarria berak idatzi zuela aitortzen du Gandiagak (J. M. Lekuonak beste testu bat idatzi omen zuen, baina hobetzat hartu zuten Gandiagarena, Andonik dioenez). – Gandiaga psikiatrarekin dabil, eta zenbait lan egitea debekatuta dauka. – 1978ko udan kanpoan ibilia da Gandiaga, eta ez du jakin Goierriko mutilaren heriotzaren berririk. – Elkarriztaren hurrengo egunean Donostiara doa Burgosko prozesua filmaren inauguraziora, beraren hitzak agertzen omen dira eta. Handik Plaentxiara joango da; eta larunbatean ezkontza dauka Arraten, eta gero Zumaiara joan behar du Beobideren omenaldi batera. Igandean, berriz, apaiz lanak ditu, seguruenik Soraluzeko San Andres auzoan. – Donostiako Erlijiosoen astealdian parte hartua da Gandiaga. – Abuztuaren 28an hasi zen "Erlijioso Bizitzaren I Euskal Astea", Donostiako EUTGn–. – Jon Enbeitaren liburuaren sarrera idaztekotan da Gandiaga.

Gaiak: Goierriko bi gazte hilberrien oroigarri-testua.

Datazioa: 1978an hil zituzten bi gazteak Iruñan. Ordukoa da zalantzarik gabe kasete hau.

Bestelako oharrak: Elkarrizketan gehien nabarmentzen dena zera da: idatziak norberaren bizi esperientziatik irten behar duela; orduan da egiazkoa. Bestela topiko hutsa izan daiteke. Elkarrizketan aipatzen duen ezkontza Aitor eta Jaionerena izan zen: Horiei idatzitako bertsoak L1G-ko 23. orrialdean datoz.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa