Autorea: Gandiaga, Bitoriano (galdegilea)
Lankideak: Pedro (Arrikurzkoa) eta ama: solastariak / Bitoriano Gandiaga: grabatzailea
Iturriaren izena: [Arrikurzko Pedro eta amarekin elkarrizketan-1]
Argitalpen-datuak: Zuzenean grabaturiko kasetea, a.g., 1999-2000 [Arantzazu]
Iturriaren urtea: 2000 (?)
Dokumentu mota: Grabatua
Sailkapena-1: Kasetea
Sailkapena-2: 5.2. SolasaldiakKas
Kanpo-deskripzioa: Kasete soila. Bi aldetan grabatua: Elkarrizketa.
Edukia: Gandiagak berak Arantzazuko Arrikurtz auzuneko etxeetako bateko familiari (ama-semeei) egindako elkarrizketa da. 1. aldea – Arantzazuko geografia eta toponimia – Arantzazuko populazioa: baserriak, familia, etab. 2. aldea – Barazkien produkzioa – Etxeko ekonomia eta administrazioa – Etxeko lanen banaketa – Arantzazuko pertsonaiak
Gaiak: 1970 urte inguruan Arantzazuko auzoa nolako zen.
Datazioa: Joseba Intxaustik Arantzazu. Euskal Santutegi bat XX. mendean libururako Arantzazu auzoari buruzko lankidetza eskatu zion Gandiagari. Badirudi horretarako bildu zuela informazioa; baina azkenean ez zuen artikulua lantzerik izan. Beraz, 1999 edo 2000. urtekotzat jo dezakegu.
Bestelako oharrak: Lau kasete bete zituen Gandiagak Arrikurzko Pedro eta amarekin elkarrizketan; eta gehiago ez zuen bete, kasete gehiagorik ez zuelako eskura.