Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: GEIR

Autorea: Gandiaga, Bitoriano / Azurmendi, Joxe

Lankideak: Pello Zabaleta: Elkarrizketagilea / Antton Aranburu: Elkarrizketagilea

Iturriaren izena: [Gandiaga-Euskadi Irratia, 1]

Argitalpen-datuak: EITBko artxibotik kopiatua, a.g.[, Donostia]

Iturriaren urtea: 1996 (kopia: 2005)

Testu-kopurua: 7

Dokumentu mota: Digitala

Sailkapena-1: DVDa

Sailkapena-2: 4.5. Elkarrizketa CD

Kanpo-deskripzioa: CDa (bi kopia). Zazpi dokumentu.

Edukia: Gandiagak Euskadi Irratian eskainitako sei elkarrizketa daude bilduta CD honetan; gainera Joxe Azumendik Gandiagari buruz eskainitako beste bat, Antton Aranburuk galdetuta: 1. Pello Zabaletak egindako elkarrizketa, Elorri liburuaren inguruan. 2. Pello Zabaletak egindako elkarrizketa, Gandiagaren haurtzaroari buruz. 3. Odriozolak eta beste gizonezko batek Gandiagari egindako elkarrizketa, Oteizari eskainitako omenaldia zela eta, non Gandiagak bere poemak irakurri baitzituen. 4. Pello Zabaletak egindako elkarrizketa, Arantzazuko mutikotako urteei buruz 5. Gandiagaren hitzak Arantzazuko arteari buruz, bereziki Oteizaren frisoari buruz. Oso laburra da; eta badirudi, ez dagoela ondo jasoa. 6. Iparragirreri buruz ateratako obra handiaren inguruko elkarrizketa: Torbadoreari Gamdiagak dedikaturiko poemak. 7. Antton Aranburuk Joxe Azurmendiri egindako elkarrizketa, Gandiagaren heriotzako lehen urteurrena zela eta.

Gaiak: Gai oso ugariak darabiltza CD honek: Gandiagaren haurtzaroa eta Elorri liburuaren sorrera, autoreak kontatuta; Oteitza eta haren artea, Gandiagaren ahotan; Gandiaga bera, Joxe Azurmendiren ahotan.

Datazioa: Horien data bakoitzean aztertzekoa da.

Bestelako oharrak: "Doana jasoz" irratsaioan egin zizkion elkarrizketak Pello Zabaletak Gandiagari; izatez hirugarren elkarrizketa da, Gandiagari egindakoa). Iparragirreren inguruko elkarrizketari (CDko 6. dokumentuari) dagokionez, trobadoreari buruzko liburuaren eta diskoaren eragile Gontzal Mendibilez gain, Bitoriano Gandiagak eta beste zenbaitek hartu zuen parte elkarrizketan. EITBko artxiboak jendetasun handiz eskaini zigun kopia hau.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa