Autorea: Gandiaga, Bitoriano
Iturriaren izena: Argi oneko poema. Olerti sariketa 1963
Argitalpen-datuak: Daktilografiatuen sorta, 11 orri.
Iturriaren urtea: 1963~
Orrialde-kopurua: 11 orri
Testu-kopurua: 10
Dokumentu mota: Daktilografiatua
Sailkapena-1: Sorta
Sailkapena-2: 1.1.1. Liburua-G
Kanpo-deskripzioa: Koartila edo Din-A-5 tamainako 11 orriko sorta da, 1963an Olerti literatur sortak antolaturiko sariketara bidaltzeko paratu zuena nonbait. Horretarako zikineko paperak erabili zituen, atzetik inprimatuta edo idatzia daudenak: batzuetan Elorri liburuko azken olerkitxoa ageri da –inprimategiko proben paperak, itxuraz–; beste paperak, berriz, 1955-56 urte santuko barkamen edo indulgentziaren berri emateko erabilitako kartelen zatiak dira. Gure paper sortan zenbakituta daude orriak 23tik hasi eta 33ra arte.
Edukia: 10 olerki dira. 1964an argitaratu zituen denak Olerti sortak (1964, I-II zenbakian). Eta ondoren, ABG liburuan sartu zituen denak.
Gaiak: Izadia da olerki hauetako gairik erabiliena.
Datazioa: Ez dago agian zehazki jakiterik, baina Elorri argitaratu ondorengoak dira makinazko kopiak behintzat, horietako batzuen atzean ageri baita Elorri liburuaren azken orrialdearen inprenta-probako olerkitxoa, LSA iturrian bezala. Testu hauen aurreragoko berririk ez dugu oraingoz. Beraz, 1963. urteko idazte-data eman diegu "poema" honetako olerkiei.
Bestelako oharrak: Uste izatekoa da, sorta hau berau ez zuela Olerti-ra bidali, honen kopiaren bat baino, garbian egina; eta hemen ageri diren eskuzko zuzenketak sartuta. Baina sorta hori ez dugu aurkitu. Elorri argitaratu (1962) eta 1968an Oteitzarekin topo egin bitarteko urteetan ere idatzi egiten zuen Gandiagak, eta ez zuen dena paper-saskira botatzen, sorta honek erakusten duenez.