Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: ADIO

Autorea: Gadiaga, Bitoriano

Lankideak: Joxe Azurmendi: Hitzaurrea / Borja Goitia: Azala / Juantxo Egańa: Azaleko argazkia

Iturriaren izena: Adio (liburua)

Argitalpen-datuak: Elkar-Arantzazu E.F., Donostia, 2004, 156 or.

Iturriaren urtea: 2004

Orrialde-kopurua: 156

Testu-kopurua: 89

Dokumentu mota: Inprimatua

Sailkapena-1: 1.1.1. Liburua

Sailkapena-2: 1.1.1. Liburua-G

Kanpo-deskripzioa: I. Liburu inprimatua (22 x 16 cm) – Azal gogorra, kartoizkoa. II. Zazpi ataletan daude olerkiak banatuta; orrialde banatan hasten dira olerkiak.

Edukia: A) "Hitzaurre moduan" (Joxe Azurmendi, 7-23 or.). B) "Orbelaun-Arantzazu" (testu autobiografikoa, 27-36 or.). C) Olerkiak, zazpi ataletan banatuta: 1. Orbelaun-Arantzazu - 2. Arantzazuko bide zaharrak - 3. Tel Aviv - 4. Poetikari buruzkoak - 5. Nire denborak eta bakardadeak - 6. Nire gauzak eta jendeak - 7. Nire lurra, nire herria.

Gaiak: Bizi esperientziari buruzko hainbat dimentsiotako gaiak dira nagusi obra honetan ("Bizitza": 45 olerki); nolabait horietakotzat hartzekoak dira denborari buruzko olerkiak ere (9). Izadia edota lurra ziotzat daukatenak 15 bat poema dira. Idazle-lanari buruzkoek ere leku aski adierazgarria dute (9 testu). Aran­tzazuren inguruan dira 7 testu inguru. Gai sozialek ere badute beren lekua: Jendea, Euskal Herria, Po­litika.

Datazioa: 1978-1981 Liburu honek poetaren idazgelan aurkituriko karpeta bateko (ZKA) materiala jaso zuen, ia osorik. Argitaratzeko prestatuta-edo utzi zuen autoreak karpeta hori, ataletan banatuta eta atal bakoitzarentzako sarreratxo eta guzti. Hala ere, karpetan iradokitako azken atala —bertso bilduma txikia— kanpoan geratu zen Adio liburuan. Bestalde, "Orbelaundik Arantzazura" liburugaiko lehen idazlana, prosazkoa, "Orbelaundik Arantzazura" titulua duen beste karpeta batekoa da. Noizkoa da ZKA karpeta, eta noizkoak horko olerki eta testuak? Liburuko olerki batzuk, bereziki "Tel Aviv" atalekoak 1978koak-edo dira, urte hartan egin baitzuen Gandiagak erromesaldia Lurralde Santura. "Hainbat eta hainbatek ez du" hasten den olerkia ere 1980ko azaroa baino lehenagokoa da, Gandiagak aita bizirik baitu artean. Hiru testu behintzat 1980. urtekoak dira, bakoitzean seinalatuta dagoenez. ZKA koadernoa bera eratu eta osatu badirudi 1981ean-edo egin zuela, seguruenik 1982 baino lehenago. Oharrak Adio liburuaren idazte-garaiari dagokionez, Gandiagaren bizitzako azken urtekotzat jotzen ditu horko olerkietako hainbat Joxe Azurmendik liburuaren hitzaurrean, tematikari berari begiratuz. Bestelako datuei begiratuz, berriz, lehenagokoak direla esan beharra dago; eta liburu-proiektua bera ere askotxoz lehenagokoa dela. Liburugaiaren azken atalerako bertso sorta batzuk iradoki zituen Gandiagak —aurretik idatziak eta kantatuak zituenak, eta Adio liburuan argitaratu ez zituztenak—. Liburu proiekturako idatzitako horien aurkibidea 1980koa-edo da (agian 1981ekoa, baina abendua baino lehenagokoa); izan ere bertan aukeraturiko lehen bederatzi bertso-sortak L1G koadernokoak dira (1980), horko orrialdean seinalatuta; azkena, ordea, Txillardegiri eskainia, L2G koadernoan argitaratu zuen (1981-XII-20), baina ez du horko orrialdea markatzen "Karpeta urdina" izenekoa baino, seguruenik L2G artean argitaratu gabe zegoelako.

Bestelako oharrak: "Zortzi Kapituluak" izeneko liburugaiaren materiala jaso du funtsean liburu argitaratuak. Baina liburugaian iradokitako azken kapituluko bertsoak kanpoan geratu dira, argitaletxeak hala erabakita. Bestalde, "Orbelaundik Arantzazura" liburugaiko lehen idazlana, prosazkoa, "Orbelaundik Arantzazura" titulua duena, liburu honetan sartu du argitaletxeak, Joxe Azurmendiren sarrera luzearen ondoren. ZKA liburugaiko eta Adio-ko testuen artean aldaera txikitxo batzuk bakarrik daude.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa