Bitoriano Gandiaga

Gabon dut anuntzio

Fitxa

Gabon dut anuntzioren portada
  • Ed. Franciscana Aránzazu, Arantzazu-Oñati, 1986, 131 or. 20 x 15. 52 olerki + 7 prosa-testu. — GDA
  • Edukia: Liburua monografikoa da nolabait, Gabonen inguruko kantak, alegia. Badago Pello Zabalak autoreari egindako elkarrizketa ere. San Frantzisko Asiskoak Jesusen jaiotza Greccio herrian “antzeztu” zueneko kondaira dakar azkenean (2 orrialde).
  • Musika: Pello Zabala (36 olerki daude musika eta guzti)
  • Irudiak:  Xabier Egaña
  • Maketa: X. Egaña eta J.A. Aduriz
  • Eskaintza: Jose eta Anastasia gurasoei.

Autorearen testiganzak

  • “Hau literatura bada, liburu hauek zein literatur jenerotan sartu asmatzea kostako zaio kritikoari. Literatura baino, beste militantzia batzuk ere badauzkagu.  Horrela sortu dira Denbora galdu alde (1985) eta Gabon dut anuntzio (1986). Liburuok seguruenik ez dira literarioak, ez dira behintzat literatura egiteko asmotan eginak” (Gandiaga, B.,  “Izendatu didazuen gaia” hitzaldia, in: Hegats 4 (1991) 216. or.).
  • Gabon dut Anuntzio-n, batzutan herri-poesia nolabait kultua landu da (inoiz ez kultuegia), musikatzeko zen testu bat, Gabona fraide eta estudiante artean bizitzeko. Badira ikasleekin komentatzeko sorturiko asmaketak ere, Gabona girotu alde. Beste batzuk auzoan etxez etxe kantatzeko eginak dira eta atmosfera horrixe erantzuten diote. Beti ere lagunarteari eta festari gehiago begiratu zaio, literaturari baino” (Gandiaga, B.,  “Izendatu didazuen gaia” hitzaldia, in: Hegats 4 (1991) 217. or.).

Gaiak

  • Liburu monografikoa da Gabon dut anuntzio: Gabon eta Eguberri, eta horien inguruko jai eta ohitura sozialak. “Gabon” eta “Eguberri” bi momentu –bi egun– ezberdinak baitira Gandiagarentzat. Erlijiozko misterioaren kantuarekin batera, kritika sozial zorrotza nabarmen da liburu honetako hainbat poematan, baina beti Gabonetako alaitasun giroan. Liburuan bada testu pare bat idazlearen lanari buruzko gogoetak dakartzana.

Idazte-datazioa: 1970-1986

  • Olerki asko eta asko koposizio-data eta guzti datoz liburuan: 1970korik badago, eta 1985ekoak ere bai. Liburu honetako testu eta musika asko eta asko lehendik Egan aldizkarian argitaratuak dira (1983-1985). Dena dela, eta autoreak aitortu duenez, horko testuak ez zituen libururen baten asmotarako idatzi; asko eta asko Gabon egunez urtero Arantzazuko hainbat fraidek eta lagunek etxez etxe kantari egiten zuten kantaldirako idatzi zituen.
  • Horregatik, 1970 eta 1986 bitarte luzekoak dira horko olerki eta testuak. Izan ere batzuk seguruenik 1986koak ere izan daitezke, liburua argitaratu zuen urtekoak, alegia.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi