Elkar - Arantzazu - Labayru, 2006, 166 or. (22 x 14) – EZM
Saila: Bitoriano Gandiaga, “Poema argitaragabeak”
Edukia: 1. Sentitzen dut baina - 2. Ez dut errezatuko erdaraz - 3. Bazen Euskal eta bazen Herri - 4. Hiru gizon herritar eta euskararen profezia
Edizioa eta hitzaurrea: Paulo Agirrebaltzategi
Azala: Borja Goitia
Azaleko argazkia: Juantxo Egaña
Edukia
Euskal Herria eta Euskara dira liburu honetako zio nagusiak, ia bakarrak. Herria eta Euskara arazotzat hartuta: buruhauste eta erantzukizuntzat. Bere identitatearen ardatza poetak Euskal Herri euskalduna du, eta horren baieztapena egitera dator liburuko hainbat poema. Batzutan protesta egiten du horiek ukatu, baztertu edo mesprezatu egiten dituzenen aurka, euskal herritar nahiz atzerritar izan, herritar soil nahiz agintedun edo boteretsu izan; euskaldun hainbatek beren herri eta hizkuntzarekiko duten arduragabezia salatzen du beste batzutan, guztiei erantzukizunera dei eginez. Poetak eta Herriak bizi dituzten identitate-min eta saminetatik harantza, ordea, Euskal herriarentzat eta Euskararentzat egun argiagoak etorriko diren bere esperantza kantatzen du Gandiagak zenbait poematan. Azkenik Euskal Herriak bizi duen biolentziazko egoeraren aurrean bakea kantatzen ditu zenbait testutan, justizian oinarrituriko bakea.
Idazte-datazioa
Liburuko poema askotxoren datarik ez dakigu (37). 48 bat olerki iguru 1950-1970 urteetakoak dira; 26, berriz, 1970-1990 urteetakoak. Hiruzpalau bakarrik dira poetaren bizitzako azken hamar urteetakoak (1990-2000).