Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren gida

5. DATU-BASETIK WEBGUNERA: NABIGAZIO-LAGUNTZA

Datu-base horretan dago oinarrituta Webgune hau. Gandiagaren idazlan bakoitzak honako informazio-atal nagusiak ditu:

  • Testua (bere aldaerekin)
  • Fitxa bibliografikoa eta Oharrak
  • Iturrien erreferentzia
  • Gaien erreferentzia
  • Olerkien konposizio grafikoa

Testuak

Webgune honetan dauden idazlanak ikusteko ordena ausazkoa da. Erabiltzaileari, “Literatur Idazlanak” atalean sartzen den bakoitzean, egilearen idazlan ezberdina azalduko zaio. Idazlan bakoitzaren azpian “Gaia-1” (eta sarritan “Gaia-2” eta “Azpi-gaia”) aurkituko ditu erabiltzaileak. Horietatik joan ahal da gai (edota azpi-gai) berekoak diren testu guztien zerrendara (Idazlanen gaiezko sailkapena).

Testuaren gainean, berori jaso deneko iturri nagusiaren kodea (sigla) ageri da. Hori klikatuz erabiltzailea joan ahal da delako iturriari buruzko informaziora. –Euskarazko testu nagusiaren azpian ager daitezkeen aldaera- edo itzulpen-testuek ere beren iturri kodea daramate, nagusiarena bera ez denean–.

Idazlanaren testu (edo bertsio) nagusiarekin batera, berorren aldaerak, autoreak emandakoak, ikus daitezke, hiru erataran markatuta: a) Testu osoaren aldaera, bertsio nagusiaren ondoren dator, Iturriaren kode eta guzti –nagusiarena bera ez denean–; b) Lerro eta hitzen batzuen aldaera testuaren barruan bertan dator markatuta sarritan, kortxeteen artean; kortxeteko aldaerari dagozkion hitzak beltzez markatuta daude testu nagusian; c) Oharretako aldaerak: hainbat aldaera idazlaneko oharretan daude adierazita.

Testu barruko zenbaki markatuek (parentesien eta kortxeteen artekoek) “Fitxa eta Oharrak” leihora bidaltzen gaituzte; baita zenbait hitzi erantsitako izartxo markatuek ere.

Idazlanaren testuaren azpian “Idazlanaren Fitxa eta Oharrak” lotura klikatuz joan ahal gara era berean testu bakoitzari buruzko informazio osora.

Fitxa eta Oharrak

Idazlan bakoitzak bere fitxa du, hainbat datu “bibliografikorekin”: Testuaren hasiera eta amaiera, titulua (dagoenean), dokumentuaren iturria(k) eta euskarria(k), data(k), gaia(k), generoa; itzultzailea(k), musikatzailea(k), abeslea(k), errezitatzailea(k).

Bestalde, bere ohar argigarriak ditu gehienetan: Testu-oharrak eta Ingurune-oharrak (historikoak, biografikoak, geografikoak). Epigrafe horietako bakoitzaren azpian testuari dagozkion ohar orokorrak daude hasieran; eta ohar zenbakituak ondoren, testuko ahapaldi, lerro edo hitz jakinei dagozkienak. Testu barruko zenbaki arabiarrek (parentesi artean) Testu-oharretara bidaltzen gaituzte; zenbaki erromatarrek [kortxeteen artean], berriz, Ingurune-oharretara.

Batzuetan testuko hitz jakinen inguruko argibide lexikal txikiak aurki daitezke, Hiztegia  epigrafearen azpian, sarrera-hitz bakoitza izartxoz seinalatuta. Iruzkina epigrafearen azpian,  berriz, Gandiagak berak olerkiari edo testuari buruz esandakoa edo idatzitakoa dago jasota, horrelakorik eduki daukagunean.

Eremuen epigrafeak eta Iturrien siglak

“Fitxa eta Oharrak” leihotik bestelako informazio gehigarritara jo daiteke.

a) Bertako informazio-mota bakoitzak bere epigrafea du, Datu-baseko eremuaren izena bera. Epigrafeok klikatuz eremu bakoitzeko informazioa betetzeko erabilitako irizpideak ezagutu ahal ditu jakinmina duenak.

b) Era berean testuaren eta aldaeren iturrien kodeak ageri dira, normalean siglaz emanak, eta gehienetan markatuta. Markaturiko edozein klikatuz, dagokion iturriari buruzko informazio osoa aurkituko du erabiltzaileak.

Konposizio grafiko bereziko olerkiak

Konposizio grafiko berezia duten olerkiak aparteko dokumentuan ikus daitezke, pdf. formatuan; horretarako egin klik testuaren gaineko “Ik. Olerkiaren konposizio berezia pdf. formatuan”.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa