Honako informazioa sartu dugu Datu-basean – hogeita zortzi eremutan dago banatuta datu-basean informazio hori dena (Baseko eremuak).
Testu bakoitzaren identifikazioa: Hasiera, amaiera, titulua; dokumentuaren argazki digitala (eskaneatuta)
Testua eta aldaerak: Idazlan bakoitzaren testu nagusia eta horren aldaerak; itzulpena.
Iturri nagusia eta bestelakoak: testu bakoitza artxiboko zein iturritan dagoen (liburua, aldizkaria, artxibadorea, karpeta, koadernoa, bilduma, sorta, diskoa, kasetea, CDa, DVDa, bideoa). Iturri horiek denak kode bidez daude izendatuta. Horiek banan banan deskribatzeko aparteko datu-basea dago landuta: 250 iturri inguru (Edizio kritikoaren iturria).
Ohar kritikoak: Testuari berari eta aldaerei buruzkoak; ingurune historiko, geografiko eta biografikoari buruzkoak; lexikoari buruzkoak; autorearen beraren testuari buruzko iruzkinak.
Testu bakoitzaren elementu dokumentalak eta ediziokoak: Urtea (idaztearena eta argitaratzearena), dokumentu mota (inprimatua, eskuizkribua, daktilografiatua, etab.), sinadura, autorea (elkarrizketetan).
Generoaren araberako sailkapena: poesia, bertsoa, hitz lauzkoa (honen barruko generoak)
Itzulpenak: Gandiagaren 500 testu gaztelaniara edo beste hizkuntzaren batera itzulita daudenez, zein hizkuntzatara dagoen itzulita eta nork itzuli duen.
Musikatuak, abestuak, errezitatuak: Gandiagaren 100 bertso-sorta inguruk seinalatuta dauka kantatzeko doinua; 150etik gora olerki bereziki musikatuta daude: horietako 100 bat kantatuta eta grabatuta daude; 100 bat poema errezitatuta eta grabatuta daude. Horiek markatuta daude, musikariaren, kantariaren edota errezitatzailearen izen eta guzti.
Interneteko edizioa. Testua Interneteko webguneren batean argitaratuta dagoen seinalatu dugu.