Bitoriano Gandiaga

Denbora galdu alde

Fitxa

Denbora galdu aldearen portada
  • Erein, Donostia, 1985, 160 or. (21 x 13). 106 testu (69 olerki, 4 bertso-sorta eta 33 prosazko)
  • Edukia: Autoreak bere gaixoaldian bi izan zituen barruko sentimendu-pentsamenduak agertzen ditu, poesian, prosan, ipuin moduan, bertsotan., gutun moduan.. Genero denak nahasita. Badaude jasota medikuaren txosten pare bat ere, facsimil gisa.
  • Azala: Anton Olariaga
  • Eskaintza: Julian eta Angelita adiskideei eta Dionisio Arruti fraide lagunari dago eskainia.






Autorearen testiganzak

  • “Denbora galdu alde psikiatraren agindu baten ondorioa da. Denbora galtzen ikasi behar nuela preskribatu zidan, eta niretzat: denbora galtzeko modurik atseginena idaztea denez, ba, horrelaxe egina dut. Ez idaztera jarriz, baina denbora galduz, introspekzioz, bestela sekula esango ez nituen barneko gauzatxo eta ipuintxoak aitortu ditut hor” (Gandiaga, B., “Izendatu didazuen gaia” (hitzaldia), in: Hegats 4 (1991) 216. or.).
  • “Hau literatura bada, liburu hauek zein literatur jenerotan sartu asmatzea kostako zaio kritikoari. Literatura baino, beste militantzia batzuk ere badauzkagu.  Horrela sortu dira Denbora galdu alde (1985) eta Gabon dut anuntzio (1986). Liburuok seguruenik ez dira literarioak, ez dira behintzat literatura egiteko asmotan eginak” (Gandiaga, B.,  “Izendatu didazuen gaia” (hitzaldia), in: Hegats 4 (1991) 211. or.).

Gaiak

  • Obra “psikoanalitikoa” da funtsean, psikoanalisia hitza adiera hertsian hartu gabe, ordea. Liburuko poema eta testu gehienak (46) “bizitza” sailekoak dira gure sailkapenean; bere izaera eta bizi-esperientziako alderdi traumatikoenak eta minberak agertzen ditu, xalotasunez eta barru-barrutik. Agian liburuko testu gehienak diran autobiografikoak, baina epigrafe horren pean 7 testu ditugu sailkatuak.  Giro eta tesuinguru horren barruan landu zuen beste gai batzuk, poetarentzat bereziki biziak: idazte-lana eta poesiaren izaera, Euskal Herria, euskara, denbora, etab.

Idazte-datazioa: 1980-1984

  • Liburu honen jatorrizko testua daukagu, karpeta daktilografiatuan inprimategirako prestatua (DGAZ). Karpetako lehen zatiko idazlanak datatuta daude; bigarren partekoak ez, oro har. Baina argitaratzean datak kendu egin zituzten, baten batek hala iradokita, lehen orrialdean, eskuz idatzita ageri denez.
  • 1981-1983 bitartean idatzitakoak dira horko idatzi datatu gehienak.”Egunero dut gogoan” olerkiaren azpian ezkuz 1970ko data dago idatzita eskuz –idazte-data adierazi nahi ote du?–. Datatutakoen artean badago 1984korik ere. Eta uste izatekoa da datatu gabekoen artean ere badirela 1984ko testuak.
  • Beraz, eta oro har, DGA 1981-1984 bitartean idatzita dagoela esan daiteke; hain zuzen ere psikiatrarengana jo beharra izan zuen ondorengo gaixoaldi horretan; baina 1980koa da Liburuko Gandiaga koadernotik hartutakoetako bat.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi