Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

1.- Gizonaren sortzea.
2.- Poemaren sortzea.

1.- Gizonaren sortzea.
Gizon berririk sor dadin beharrezko kondizio materiala aitaren eta amaren elkarbatze egiazko eta sakona da: (zelulen bat egitea). Zelula edo gametoen batasuna osatzez batera sortzen da arima (handi edo ttiki) oroitzapen, adimen eta nahimen ahalmenez, benetan gizona gizontzen eta personatzen duen Gametoen batasun hutsez gaindi espero zitekeen sorkuntza burutuz = kreazioa, sorketa, gizon berria.

2.- Poemaren sortzea.
Musaren (argi-aldi, bero-aldi, etor-aldi, ispirazioaren) eta hitzaren elkarbatze egiazko eta sakona = beharrezko kondizio materiala poesia sor dadin, Musaren eta hitzaren batasuna osatzez batera sortzen da edertasuna, benetan poema osatzen duen (1)
Hitzaren eta musaren batasun hutsez gaindi espero zitekeen sorkundea burutuz, poema.

Gaia 1: Poesia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa