Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

MRN^

Goiztiar, kantari, ari, dantzari
jauzika, biraka kilikari,
ezker oneko beti opariari
Pavaroti deitzen nion nire txoriari. [I]

Alaia zen eta alaitasuna ematen,
baina gau beltz heriotz usainekoak
etsaia hurbildu,
odolez utzi, minbera, ixildu.

Sendatu nahi eta ezin
bizigura eta eri
abestu gogo eta ixil,
nola arindu kate astun hori?

Dantzari alaia goibel dabil
txokoratua, buru makur, apalik
begirada triste edo ez begiradarik
hankak ahul eta bakarrik,
ba al da ezina baino minberagorik?

Papar gorrian duzun
bihotzak beroa dario
zure epelak nire eskuari
eskerrona damaio

goxoa zara, polit, maitagarri
kantuz eta jauziz hizlari
lehen bizi eta pozik lez
zaude orain larri.

Sufritzea kenduko dizute,
errexa dela diote, izorradi!
pakean, minik gabe
izango zarela gaurdanik

Txorientzat zerurik bada
zuretzat bat bedi,
eta ondoan izan dezazula
bibolin gozo eta txori kantari

maita zaitzala batek
berezi, espreski,
laztanez ta kantuz josiz
eta bat hori izan dadila neska
ahal baledi,
lurrean ezagutu gabea
zeruan dadila ageri.

Zuloa du kaiolak
tristura dut senti
maitagarri zen hura
gogoan dut beti
Pavaroti deitzen nion
nire txoriari.

Gaia 1: Izadia
Azpi-gaia: Izadia: hegaztiak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa