Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GRZ^

Otsailak 22
Cortonako Santa Margarita — I

Kortonako Margarita,
bekatari behinolako,
Jaunagana itzuli ta
Jaunagan santututako,
graziaren fruitu zara,
eredu onbiderako.

Munduko gauzak utzi ta
soineko latzez jantzirik,
behartsuen zerbitzuan
saiatu zinen gartsurik,
Jesus errukitsuaren
bihotzak eskolaturik.

Jesus maitatu zenuen
ezin esan ahala sutsu,
Hari eman zintzaizkion
osorik, guztiz amultsu,
Jesus nabaritzeraino
zeure senar, zeure pultsu.

Eukaristian zenuen
zeure maitea bilatzen,
gurutzean ere sarri
zenuen samur laztantzen,
beti zinen Jesusekin
penatzen edo gozatzen.

Santutasunaren Jainko
Hirutan bakar zarena,
Margarita bekatutik
Zeuganatu zenuena,
Zuri, gu berrerosion
aintza eta gorespena.

Amen.

Gaia 1: Gorazarrea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa