Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GRS^

Pentsamentuaz ikusten zaitut
santa Klara dohatsua.
Klaustroko zure bizimoduak
Kristogan dauka zantzua
guztia zinen Kristoganatu,
Kristo zenuen pultsua
Kristo gorputza, Kristo arima,
Kristo gogapen gartsua.

Kristo izan zen zure ikasgai
Kristo zure jakitate
Kristo zenuen irakaskizun
praktika eta izate (1)
Zure Erreglak, zure idazkiek
Kristoren hitza daukate (2)
Kristoren maitez

zeure arnasa eta Kristoren
usai gozoa daukate
zuzenbidea (3)

Gaia 1: Gorazarrea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa