Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GRZ^

Frantziskotar Martiria

Aita Frantziskoren sutan
izioturik arima,
zeure odolaz zenuen
gartsu aitortu fedea,
ospetsuago eginaz
Eliza eta Ordena.

Zuk bai alaitu gainezka (1)
Serafinaren bihotza;
martiritza baitzuen hark
estimu handienean;
besarkatuko zintuen
laztanduz zauri bakoitza.

Zeuri gaude gaur begira
martiri santu susperra,
Kristorenganako zeure
jatortasuna goretsiz,
goretsiz Kristok zeuregan
egin duen lan ederra. (2)

Zuk goratu duzun Jaunak
goratu zaitu zeu ere,
Jauna zintzoa da bera
aitortzen duenarekin,
Jauna martirien aintza,
Jauna aintzaren errege.

Hirutasun Jainko bakar (3)
arnasa_ahalguztiduna,
zeu zara gure adore,
zeu martirien indarra,
zeuri gizaldiz gizaldi
ospea, edertasuna.

Amen.

Gaia 1: Gorazarrea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa