Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GRZ^

Abuztuak 8

Guzmango San Domingo
Gorespenak

Egunsentiko argi berritan
bihotzen alaitasunez,
kanta dezagun Domingo santu (1)
gure aitaren omenez,
jakintzan izar, ausardian su,
Kristoren jarraile xedez,
distiratsua eta handia
graziaz, santutasunez.

Apaltasunez, pobretasunez,
oinezko eta oinutsez,
Jaunaren hitza hots egina du
apostoluen gar berez.
Heresia desegin zuen ta
fedea jantzi jakitez,
fedea jantzi jakitez eta (2)
Eliza predikariez.

Ebanjelio-entzule zoli
ta hotsegile bizia,
kristau-fedea Europan zehar
argitu zuen zuzia,
iguzu zeure argi beraren
sugarra eta grazia,
fede-argitan argi dezagun
gaurko gizarte guztia.

Santuen baitan miragarriak (3)
egiten dituen Hari,
Aitari, Haren Semeari ta
Bien Espirituari,
Hari aintza ta Hari loria,
onespenak ere Hari,
Bera delako santutzailea
ta Bera santuen sari.

Amen.

Gaia 1: Gorazarrea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa