Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GRZ^

Frantziskotar Santuen Betikoa
Bezperak

Arratsaldea jaustera doa,
gauzatuz dator iluna.
Gaua gainean dugun honetan
berriz gatozkizu, Jauna.
Laket bekizu kanta dezagun (1)
Zerorrek egin duzuna.

Zure santu bat dugu omendu
ospatuz haren eguna.
Zure aintza da santua gurtuz
harengan gurtzen duguna. (2)
Eskerrak zuri, on guztiaren (3)
iturri errukiduna.

Zeu zara gure Aita onbera, (4)
Zeu zara gure laguna:
Zeuri dizugu pozik eskaintzen
egun guztiko jarduna.
Zeure eskuetan uzten dizugu
garena eta duguna.

Handian handi eta_apalean (5)
xume zara ta bakuna.
Goratua Zu, Hirutan Bakar,
Jainko Jaun guztiz ahalduna.
Zeuri aintza ta ospe guztia
betiraunez betirauna.

Amen.

Gaia 1: Gorazarrea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa