Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GRZ^

Azaroak 29

Ordenako Santu Guztiak
II

Gaur hiru Ordenetako
santu guztien eguna,
zerutar ikuskizuna,
era guztitako jendez
osaturik dakusguna.

San Frantzisko, Santa Klara,
Lukesio dohatsua,
bada ugari santua,
San Frantziskoren zigilu
Tau dirdaitsuz sinatua.

Misiolari, martiri,
birjina ta predikari,
irakasle, kontenplari...
andrezko ta gizonezko
santu ta santa ugari. (1)

Horiek denek badute
Kristo Jesusen urrina
Frantziskogan berregina,
Asisko espiritua,
Ebanjelioz egina.

Aukeran txirotasuna,
landerren apaltasuna
bizi_izan duen multzo da,
pobre bizitu zirenen (2)
gaurko aberastasuna!

Zeruko beste santu ta
dohatsuen pilan dira,
zorion eta distira,
Frantzisko pobretxoaren
hariko eta harira.

Bil gaiten zeruetako
gure anai-ahizpekin, (3)
dezagun jaia eurekin,
Hirutasuna goratuz
beren aintza-kantuekin.

Amen.

Gaia 1: Gorazarrea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa