Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GRZ^

Azaroak 29

Ordenako Santu Guztiak
I

Familiako festa da
egun ospatzen duguna,
frantziskotarren arteko
santu guztien eguna.
Poztu gaitezen Jaunagan
opatuz santutasuna.

Asko dira zeruetan
gure hiru Ordenetako,
alai gaitezen erabat
zoriontsu direlako,
Jaungoikoaren aintzatan
sekulan sekuletako.

Anai-ahizpa ditugu
geu legez bizitakoak,
geure ahalbide berberaz
dohatsu egindakoak,
gure jarraibide dira,
pozbide guretzakoak.

Pobrezan, kastitatean,
obedientzian ere
gogotsu saiatu ziren,
Jauna lagun, beti erne,
Asisko espiritua
zutela bide ta xede.

Aita Santu Honoriok
gaur onartu zuen gure
Erregela gurgarria, (1)
gaur zorioneko gaude,
Erregela baita gure
bizibide ta ondare. (2)

Erregela dugu bide
asmo azkarrez egina, (3)
Ebanjelioa bera
du bere barne-doktrina,
gorde dezanak seguru
du betiko atsegina.

Aintza Jaungoiko Aitari,
aintza Seme Jainkoari,
aintza bien maitasun den
Espiritu Santuari.
Hiru pertsonetan Jainko
bat eta bera denari.

Amen.

Gaia 1: Gorazarrea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa