Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

SKL^

Abuztuak 11

Asisko Santa Klara
V

Zer gauza zu, pobretasun
handienaren defentsan;
zer gauza, zu, Santa Klara,
hain zoriontsu pobrezan!
Zer gauza Kristo pobrea
jarraitu behar horretan!

Arimaz garbi, garbi gorputzez,
Kristoren emazte Klara,
zeure bizitza otoitzezkoan,
klausurakoan, akara,
lan eta_ukapen amodiozko
gozoan guztiz gogara,
maitasunezko gar biziaren
kriseilu argia zara.

Norberetzat eza eta
edonorentzat guztia,
Kristo pobrearengandik
zenuen jakituria.
Zure pobreza dohain zen;
opari ta_adiguria. (1)

Arimaz garbi, garbi gorputzez,
Kristoren emazte Klara,
zeure bizitza otoitzezkoan,
klausurakoan, akara,
lan eta_ukapen amodiozko
gozoan guztiz gogara,
maitasunezko gar biziaren
kriseilu argia zara.

Amen.

________________

Qué admirable tú en la defensa
de la más austera pobreza;
qué admirable tú, santa Clara,
tan feliz en la pobreza!
Qué admirable tú en esa
terquedad en seguir a Cristo pobre!

Limpia en el alma, limpia en el cuerpo,
esposa de Cristo, Clara,
nardo en tu vida de oración,
de clausura,
feliz en el trabajo y en la renuncia
generosamente realizados,
luminosa lámpara eres
de la llama viva del amor.

Te reservabas la privación [para ti] (2)
y eras toda (generosidad) para cualquiera,
del Cristo pobre provenía
esa tu sabiduría;
tu pobreza era ofrenda,
entrega y cortesía.

Limpia en el alma, limpia en el cuerpo...

Gaia 1: Gorazarrea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa