Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GRZ^

Ekainak 13

San Antonio
I

Paduako_Antonio,
pozik gatoz zugana,
graziaren deiari
jarraituz, landu duzun
santutasun ederra
gorestera, kantari.

Erakargarri zara
Aita San Frantziskoren
jantzian, besoetan
Jesus Haurra, Biblia
eta kastitatezko
lirioa loretan.

Prediku bikain askoz
adoretu zenuen
sinestunen fedea
eta erruz atera
gezurraren gaupetik
argitara jendea.

Bizkor entzun zenion
laguntzaren eskean
heldu zitzaizunari,
batik bat zorigaitzak,
minak edo larriak
erasoa zenari.

Gatozkizun honetan,
kinkan bizi garenoi,
egiguzu bakea
justizia bidean
dezagula eraiki.
Jainkoari ospea.

Amen.

Gaia 1: Gorazarrea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa