Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Villasante jaunak

Amaiera: egongo nintzateke.

Iturri nagusia: HGB1E, 13. or.

Beste iturria(k): HGBN. 33 + HGBA, 58. or. + HGBS, 51 + HGB3E, 15. or + + AOB: 1 (Ik. “Ez dakit”)

Idazte-urtea: 1969-it (AOB-O) (ik)

Gaia 1: Euskara

Gaia 2: Lagunak

Dokumentu mota: Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Itzultzailea: Bitoriano Gandiaga

Testu-oharrak:
Olerkitxo hau sei kopiatan daukagu, eta denetan "Ez dakit" hasten den olerkiaren II. zatitzat ageri da. Gaiaren aldetik, ordea, erabateko etena dagoela dirudi bien artean. Bi olerkitzat hartu ditugu.
AOB-ko, HGB1E-ko eta HGB2E-ko kopiak euskaraz eta gaztelaniaz daude, eta funtsean kopia berbera dira. HGBN, HGBA eta HGBS kopiek euskarazko testua bakarrik daukate; horietan testuak zerbait aldatuta datoz ortografiaren aldetik: baiña - baina, aiñako - hainako. Bestalde, AOB-ko eta HGB1E-ko euskarazko testuek zenbait zuzenketa dute, eskuz egina, euskara batuko formen aldera.
HGB1E-ko testua jaso dugu nagusitzat, zuzenketa eta guzti. Gaztelaniazko testua berdina da denetan.
(1) Makinazkoetan "nintzake" zegoen idatzita.

Ingurune-oharrak:
ik.: Euskara batua zela eta, Villasanteri sortu zitzaizkion etsaiei buruz ari da olerki honetan seguruenik. AOB iturriaren arabera, 1969kotzat joko genuke olerki hau; Villasante, berriz, 1970ean hautatu zuten euskaltzainburu. 1970ekoa izango ote da olerkia?

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa