Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Mundu zuria mundu,

Amaiera: askotarikoa.

Iturri nagusia: DAS, 2

Beste iturria(k): Zurgai, julio 2003, 120-122

Idazte-urtea: 1991-07-18 (19)

Argitarapen-urtea: 2003 (Zurgai)

Gaia 1: Artea

Azpi-gaia: Artea: Pintura

Dokumentu mota: Esk + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Bitoriano Gandiaga

Sinadura: Bitoriano Gandiaga

Testu-oharrak:
Zurgai aldizkariak hiru olerki bezala argitaratu bazituen ere, hemen hirurak batera eman ditugu. DAS karpetan orri banatan datoz, ala ere, bakoitza bere gaztelaniazko itzulpenarekin eta Gandiagaren sinadurarekin.
Testu honetara iristeko aurretik bere saioak egin zituen autoreak, DAS karpeta bereko zikineko bi orritan aurki ditzakegunak; honelakoak, adibidez:
"Zuriz zuri, zuri zorakorrez figura
zuri infinitoan figura"

"oihal infinitoaren
zuri zorakorrean figura"

"Zuri infinitoaren
oihal zorakorrean figura.
Figura presentzia
askotarikoa"

"Mundu zuria mundu
figura mundu zuriz
bidari dabilkizu"

Ingurune-oharrak:
[I] "Fotocopias de poemas escritos por Vitoriano Gandiaga en Zarautz en 18 o 19 de Julio de 1.991": Horrela dio sei orriko karpeta-moduko batek. Pintoreren baten erakusketa ikusi ondorengo inpresioa agertu nahi izan du horrela; olerkitxo bakoitzak darama Gandiagaren sinadura. Hirurak, gaztelaniazko itzulpen eta guzti, orri banatan daude txukun fotokopiatuta, eta tipula paperezko karpeta moduzkoan bilduta. Uste izatekoa da, jatorrizko kopia -tipula-paperean egina- pintoreak duela. Zurgai aldizkariak "autografo" moduan argitaratu zituen testu horiek, hiru olerki ezberdintzat-edo hartuz, honako titulu orokorraren pean: "Textos autográficos de Bitoriano Gandiaga".

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa