Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Andre Mari elorriko,

Amaiera: pozaren argi goiari.

Titulua/Ezkaintza: Arantzazuko Andre Maria 3

Iturri nagusia: GRZ, 57-58

Beste iturria(k): GRA, 40-41 + GRJ, 52-53 + GRK, 37-38 + GRP, 44-45 + GRS, 9: 2 (2)

Idazte-urtea: 1993-1999-it

Argitarapen-urtea: 2012 (FRG)

Gaia 1: Gorazarrea

Gaia 2: Arantzazu

Azpi-gaia: Arantzazu: Andre Maria

Dokumentu mota: Esk + Dakt + Dig

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
GRZ-ko eta GRK-ko bertsioen artean aldaera askotxo dago; ohar zenbakituen bidez adierazi ditugu.
Berdin hasi eta amaitzen den GRS-ko bertsioa, berriz, oso diferentea da aurreko bietatik. GRS-koan gainera bi ahapaldi gehiago daude. Horregatik GRZ-koaren jarraian osorik eman dugu GRS-koa ere.
GRS-ko testua, ordea, bi kopiatan iritsi zaigu: eskuzkoa eta makinazkoa. Dena dela, jatorrizko eskuzkoa eta makinazkoa berdinak dira oro har, baina badaude aldaera batzuk. Oinarrizkotzat makinazkoa hartuz, eskuzkoan dauden aldaerak kortxeteen artean nahiz ohar zenbakituen bidez adierazi ditugu. Gainera eskuzko kopiaren ertzetan hainbat ohar dago eskuz idatzita, ahapaldi bakoitzeko gaia edo adierazi nahian.
(1) GRK: "diezaguzun nahi dugu."
(2) Azken hiru lerroak honetara daude GRK-n:
"gure arteko borroka
eta ezinikusiak
ea ditugun konpontzen."
(3) Azken hiru lerroak honetara daude GRK-n:
"mundu zauritu honetan;
iguzu solidaritzan
azkarragotu gaitezen."
(4) Lerro hau eta aurrekoa honetara daude GRK-n:
"Herriari onaldia
zure agerpenak eder"
(5) Ahapaldi hau honetara dago GRK-n:
"Aldaketen garaiotan
dezagun asma gaurkotzen,
argi ta indar gaitzazu,
ta_arnasez bete fedean.
onik sartu ahal gaitezen
eraberritze bidean."
(6) Ahapaldi hau honetara dago GRK-n:
"Garai bakoitzak arazo
bere-bereak baititu,
egungoei nahi diegu
dagokienez erantzun.
Iguzu, beldurrik gabe
aurre_egin diezaiegun."
(7) Azken bi lerroak honetara daude GRK-n: "bizitzaren iturria ta / pozaren argi goiari."
(8) Azken bi lerro hauen ordez, GRS-ko makinazko testuaren gain beste bi iradoki zituen eskuz: "iguzu herrien minak / haien alde mugi gaitzan" eta "iguzu solidaritzan / azkarragotu gaitezen".
(9) Ahapaldi hau laugarren lekuan dago eskuzko testuan.
(10) Ahapaldi hau zerbait aldatu egin zuen GRS-ko makinazkoaren gainean eskuz; horrela, lerro hau honetara ere idatzi zuen: "ta, arnasaz bete", "gaitzazu" aditza beheragoko lerroan jarriz. Baina horrela neurrian motz geratzen da lerroa. Horregatik makinazkoan zegoen bezala utzi dugu.
(11) Eskuizkribuaren alboan "'gaurko' erantzuna" dago idatzita eskuz. Hori non sartzekoa edo zeren ordezkoa den jakitea ez da erraza.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa