Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Hotel Cuzco-n egon nintzen

Amaiera: onik onenean.

Iturri nagusia: UBMG: 1

Idazte-urtea: 1975-it (UBMG)

Gaia 1: Bizitza

Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.

Dokumentu mota: Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
Olerki honen makinazko kopiaren gain asko saiatu zen Gandiaga, testua hobetzen edo: lerroak ezabatu eta aldatuz, ahapaldi osoak ezabatu eta aldatuz, alboan bestelako iradokizunak gaineratuz. Makinazkoan zortzi lerrokoak ziren ahapaldi guztiak; badirudi eskuzko aldaketekin gehitu egiten direla lerroak batzuetan. Oso zaila da olerkia berreraikitzen. Horretan saiatu gara. Bestalde, olerkiaren gainaldean zera dago idatzita eskuz; "Hotel-Residencia Cuzco zenbat izar?"
(1) Azken lau lerro hauek honetara daude makinazkoan, eskuz ezabatuta:
"Norbaitek ordaindu zidan
zerbait nintzen ustez
arpegia jausten zait
lotsaren zaplaztez."
Horren ordezkotzat-edo gehigarri moduan badago alboan eskuz idatzita beste hau ere:
"itxuraz baliaturik
burlatu nintzen lagunez
gaur lotsak zigortzen nau
orduan eginez."
(2) Kortxeteen arteko hau eskuz dago idatzita, nahikoa aparte orrian, baina lekurik egokiena horixe dela iruditu zaigu, olerkia nolabait berreraikitzeko asmoz; bestela, guztiz kentzekoa litzateke kortxeteen arteko hori.
(3) Eskuz alboan idatzitako ahapaldi honek "3" zenbakia darama aurretik; hirugarren ahapaldia dela adierazi nahiz agian?
(4) Azken hiru lerroak honetara zeuden eskuzkoan:
"ta esan dut zergatik
ta igesian alde dut
halako hoteletik."
Bestalde, ahapaldiko azken lerroaren ondoren, albora edo, beste lerro hau dago: "eta aitortzera noha"... Ez dut ikusten non sartzekoa den.

Ingurune-oharrak:
[I] Ez dakigu noiz eta noren "kontura" eman zituen Cuzco hotelean bi egun eta bi gauak.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa