Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Zure kreatzaile esperientzia

Amaiera: eta ipuni-sorketa ari dute.

Iturri nagusia: HAE (7 orrialde)

Gaia 1: Idazlea

Dokumentu mota: Dakt

Poesia / Prosa: Prosa

Prosa-generoa: Hitzaldia

Hiztegia:
* asaskatu = atsegin hartu
* urtza = ur kantitate

Testu-oharrak:
Garbi dago hitzaldiren bateko testua dela. Inon ez zuen argitaratu nonbait.
Testu honen hiru kopia daude artxiboan, hirurak makinaz idatziak: (A), (B) eta (C). (A) da aurrena, eta hor egindako zuzenketak (B) kopiara pasata daude; baina hemen bestelako aldaketak egin zituen eskuz. (C) kopia (B)ren kalkoa da, eta hor eskuz egindako aldaketa txikiak (B) kopian ere badaude. Beraz, (B) kopia hartu dugu nagusitzat, bertan eskuz egindako aldaketa eta guzti.
(1) (A) kopian beste honako esaldia dago hemen tartean: "Norbere burua, sustraitik den bezalakoa, gizonen aurrean agertu izanaren poza". Baina (B) kopian ez zuen jaso. (2) Azken orrian, behean, honako olerki aipuok datoz idatzita eskuz, jendaurrean irakurtzekoenak edo:
"Elorri: 149. or. 157; 167 = Bideak; 168 = Otzez; 172: = Olak; 192-93; 209
Hiru gizon bakarka: 86-90; 94; 110; 115; 130-135".

Ingurune-oharrak:
[I] Baserritik Arantzazuko seminariora aldatu zenean gertatu zen hori (ik. "Zer da sentitzen 59 urte betetzean?" hasten den testua).
[II] Gai honetaz, ik. "Izendatu didazuen gaia" hasten den idatzia.
[III] Garai hartan Arantzazuko urteetan ez ziren mutikoak etxera joaten oporretan; Foruko bi urteetan, berriz, udako oporretan bakarrik joaten ziren. Gero, berriz, behin nobizio-urtea eginez gero, fraidegaiak ez ziren beren etxera joaten, gertakari garrantzizkoren batengatik ez bazen. Bere euskara trakestua zela eta, arrebekin baserrian izan zuen pasadizoa bestelako testuetan ere kontatu izan du Gandiagak (ik. adibidez, "Lehenengo akordua" hasten dena).
[IV] Filosofiako ikasleen barne-aldizkari horretan "argitaratu" zituen Gandiagak bere lehen olerkiak euskaraz; aurrena 1950. urtean: "Iņaki Deuna zaindari dozun" hasten dena, ama euskarari eskainia.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa