Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Kantaldi hontan abestuko diren letrak

Amaiera: Oskarbiren musika epaitzeko orduan

Iturri nagusia: OSK, 1. atala (1-8 or.)

Beste iturria(k): HAE: 1 (parte bat bakarrik)

Idazte-urtea: 1977-it (OSK)

Gaia 1: EHerria

Gaia 2: Euskara

Azpi-gaia: EHerria: Nortasuna

Dokumentu mota: Dakt

Poesia / Prosa: Prosa

Prosa-generoa: Aurkezpena

Hiztegia:
* idako = joandako azken * asaskatu = poztu, asetu * biriak = birikak

Testu-oharrak:
Atalka dago zatituta testu hau; seguruenik horrela irakurri zuen berak kantaldian, abesti bataren eta bestearen artean tartekatuz. Zatika irakurtzekoak dira, beraz. Hemen testu osoa batean eman dugu, atalok marraz bereiziz.
(1) “Askatu” eta “asaskatu” hitzen arteko jokoa egin nahi izan du nonbait hemen Gandiagak. Dena dela, maiz erabiltzen du berak etxean ikasitako “asaskatu” hitza. “Asaskatu hitza oso etxekoa da”, zioen berak Punto y Hora de Euskal Herria aldizkarian egindako elkarrizketan (423. zenb., 1986); amaren ahotan ipinita, solasaldian “geure gauzak elkarri esanez lasaitu eta poztu” esan nahi zuen hitz horrek.
(2) “Ni, neure letrak aurkeztera...” paragrafotik hasi eta “...gure moduan Herria maite ez dutenengandik” (2. eta 3. atalak, alegia) amaitzen den lerrorainoko testua HAE-ko paper batean solte aurkitu dugu; ez, ordea, guztiz OSK koadernoan bezala. Aldaera adierazgarri guztiak kortxete artean eman ditugu.
(3) Azken esaldi hau honetara dago HAE-ko testuan: “1967-69ra bitartean Hiru gizon bakarka idatzi nuen, Jurgi Oteitzak bultzatuta.”
(4) Olerki hau ez dago hitzez jasota HAE-ko kopian. (5) HAE-ko makinazko testua hemen amaitzen da; azpian, ordea, eskuz zera idatzi zuen: “Poema hontako hamar-hamaika lerro musikatuak ditu Oskarbik. Hauek dira:
Poema osoa hala da:”. Ohar hau ez zuen OSK-n jaso. Ez dago argi zertaz ari den.
(6) Atal hau beste era batera lerroak moztuta, HGB-k liburuan dago argitaratuta (HGB-2, 90-92).
(7) Atal hau, beste era batera lerroak moztuta, HGB-k liburuan dago argitaratuta (HGB-2, 93-94). Gainera HGB-ko bertsiotik honakora aldaketa txiki batzuk daude: segurantzi gabekoa - segurantzia gabekoa, amilka - xamilka, axola - ardura.

Ingurune-oharrak:
[I] Aurkezpen-testu honen lehen orrialdearen oinean honako hau dator: "Loiola-Irratia: 1961; 1966; 1977". Herri Irratiaren hiru data garrantzizkoak dira: 1961ean jaio zen Loiola Herri Irratia; 1966an, uhin ertainetan ezin emititu (debekuz), eta FMra pasa zen; 1976ko ekainaren 11n jarri zioten lehergailua Irratiaren Itsumendiko transmisoreari. Jose Mari Iriondo izan zen atentatuaren ondorio ekonomikoei erantzuteko ekitaldi kulturalen antolatzailea, eta beraren esatez, 1977ko urtea gaizki jarrita dago Gandiagaren OSK karpetan: 1976 behar du izan).
Bi ekitaldi nagusi egin zituzten: Kantaldia Loiolan, non parte hartu baitzuten, besteak beste, Lourdes Iriondok, Xabier Letek eta Antton Valverdek. Bigarren ekitaldia, transmisorea konpontzeko gastuei aurre egiteko, tonbola modukoren bat antolatu zuten Loiola eta Donostia Herri Irratiek, eta hori girotzeko Donostiako estudioetan kantaldia eman zuen Oskarbi-k, Gandiagak lagunduta.
[II] Oteizaren "eskaria" edo "bultzada" 1968an etorri zitzaion Gandiagari; urte hartako udazkenean igo baitzen Arantzazura, behin betikoz basilikako frisoko estatuak lantzera. Dena dela, hemengo testu honetan bertan aitortzen duenez, aurretik ere ari zen gai sozialak lantzen; baina paper-saskira botatzen zituen nonbait. 1969an Olerti-ren I-II zenbakian argitaraturiko 9 olerkiek markatzen dute Gandiagaren poesia sozialerako aldaketa. Urte berean "Gaztańadi" tituluko poemaz Olerti-ren olerki-lehiaketan lehen saria irabazi zuen Gandiagak; horiek ere gai sozialekoak dira; Olerti-k berak argitaratu zizkion 1969ko III-IV zenbakian.
[III] Eduardo Rodrigálvarez-ek "Gandiaga recoge el abanico de la vida" artikuluan (Zurgai, julio 2003, 77. or.) egozten dionaren "gabeziaren" aurkakoa adierazten du hemen Gandiagak: bereziki sentitu eta bizi zuela musika.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa