Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Nik entzun dut

Amaiera: eta bertanbehera.

Titulua/Ezkaintza: Nik entzun dut (Ironia deritzaion erretorika irudipean] [OSK karpetan + Hitz urri batzuk diskoan]

Iturri nagusia: HGBN, 24

Beste iturria(k): HGBA, 44 + HGBS, 42 + HGB3E, 25. or. + AOB: 1 + OSK, 4 (10. or.) + HUB, 1. aldea, hirugarren pista).

Idazte-urtea: 1969-it (AOB-O)

Argitarapen-urtea: 1977 (Hitz urri batzuk)

Gaia 1: Euskara

Azpi-gaia: Euskara: Heriotza

Dokumentu mota: Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Bitoriano Gandiaga

Kantaria: Oskarbi (HUB + KGO-1, B-022)

Testu-oharrak:
AOB-n eta HGB3E-n euskaraz eta gaztelaniaz daukagu testua; jatorrizkoa AOB-koa da, eta HGB3E-koa horren fotokopia besterik ez da. HGBN, HGBA eta HGBS-n euskarazko testua bakarrik dago, euskara batuaren alderako aldaera batzurekin: arkaitz - harkaitz, baiña - baina, ajola - axola, etzaio - ez zaio, ainbat - hainbat.
HGBA-k bestelako aldaeraren batzuk ere baditu: dagola - dagoela, diranak - direnak...
OSK izeneko sortakoa (karpetakoa) euskara batuaz dago, eta hemen jasotakoaren antzekoa da horko testua; baina badago aldaera txikiren bat edo beste. Bestalde, iturri honetan, "Nik entzun dut" tituluaren azpian honako ohar hau dakar, parentesi artean: "(Ironia deritzaion erretorika irudipean)".
"Nik entzun dut" olerkiaren azpian, berriz, beste olerkitxo bat dator, "Baina nik badakit" hasten dena, aurrekoaren iruzkin gisa batetik, baina bestetik hura osatzera-edo datorrena. Oskarbik abesturiko testua —"Hitz urri batzuk" diskoan—, berriz, aski diferentea da, eta bi olerkien ideiak bateratzen ditu nolabait. Horregatik osorik eman dugu erdarazkoaren azpian Oskarbiren kantaren testua, "Hitz Urri batzuk" (HUB) diskoan datorren bezala.
HGBN-ko testua jaso dugu hemen. Kortxeteen artean daudenak OSK iturriko aldaerak dira.

(1) "Hitz urri batzuk" diskoak aldatu egin zuen "Estatuak" hitza eta "gureak" ipini; OSK karpetan, ordea, "Estaduak" dago idatzita.

Ingurune-oharrak:
Olerki hau HGBA kopiako III. parteko aurrena da; "Euskera" zuen titulutzat parte horrek. HGB liburutik kanpo-edo geratu zen, zentsuragatik seguruenik.
Horren seinalea da, besteak beste, "Estaduak" hitza "gureak" bihurtu izana Oskarbiren kantako testuan. HGB liburua Oskarbiren diskoa baino lehenago argitaratu zuten, olerki hori gabe: 1974an. 1976an, Oskarbik Donostiako Herri Irratiko estudioetan emandago kantaldian, Gandiagak bere jatorrizko testuko "Estaduak" dakar idatzita, eta agian horrela irakurri zuen (ik. OSK, 4. or.), baina ekitaldi berean Oskarbik "gureak" kantatu zuen, "Estaduak" hitza kenduta, zentsuraren beldurrez seguruenik; horrelaxe dago "Hitz hurri batzuk" diskoan ere, 1976an bertan grabaturikoan.

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa