Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Birjinaren garbikuntza,

Amaiera: goza gaitezen argitan.

Iturri nagusia: AOB: 1 (Ik. “Ikusi, begiratu”, atzealdean)

Idazte-urtea: 1986 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Gaia 1: Liturgia

Azpi-gaia: Liturgia: Kandelario

Dokumentu mota: Esk

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
Lehen ahapaldian bereziki poetaren ahalegin handiak ageri dira eskuizkribuan, ahapaldia osatzera iritsi guran. Jaso dugun testua dela uste dugu hortik ateratzekoa.
(1) Lerro honetan "bizi" hitza ezabatuta-edo dago, baita horren ordez iradokitako "argi" ere. Baina ez dago beste ordezkorik iradokita. Bertsoaren neurriak hitz hori ez kentzea eskatzen du.
(2) Lerro honen idazkera beste honetara ere jarri zuen: "Andre Mari zuritan"; errimagatik itxuraz egokiagoa ematen duen arren, badirudi, bestea hobetsi zuela Gandiagak. Zergatik?

Ingurune-oharrak:
ik.: “Ikusi, begi-ratu” olerkia idatzita dagoen paperaren atzealdean dago idatzita hemengo hau. Hura 1986koa dela dakigu, beste kopia batean ageri denez. Horregatik hemengo hau ere urte horretakotzat jo genezake. [I] Otsailaren 2an, edo Eguberritik 40. egunera, ospatzen du Eliza Katolikoak Andre Mariaren Garbikuntza edota Jesusen tenplura Aurkeztea gogoratzen duen jaia. Andre Mari Zuria ere deitzen zaio jai horri. Herri hizkerak Kandelario izena erabili izan du bereziki, kandelak bedeinkatu eta pizten direlako egun horretan. Argiaren festatzat kantatzen du Gandiagak. Gai hori bera argiago eta garbiago ageri da “Kandelario lario” olerkian, bereziki zazpigarren ahapaldian. Izatez, hango azken hiru ahapaldietako lerroak eta hemengo zenbait lerro berdintsuak dira.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa