Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Itzaltzen dihoan

Amaiera: izarra.

Titulua/Ezkaintza: Itzaltzen dijoan [Olerti + BAG]

Iturri nagusia: HGB-2, 107-108

Beste iturria(k): HGBN, 51 + HGBA, 83-84 + HGBS, 72 + Olerti (1969, III-IV - Uztaila-Abendua) 10-11 or. + BAG, 11

Idazte-urtea: 1969-it (Olerti)

Argitarapen-urtea: 1974 (HGB)

Gaia 1: euskara

Dokumentu mota: Lib + Inpr + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
HGB-ko argitalpenerako orduko euskara batuko arauetara egokitu zuen Olerti-ko testua. Hemengo aldaeraren batzuk kortxeteen artean adierazi ditugu.
BAG-ko testua eta Olerti-koa berdinak dira; izan ere, oraingoan bezala, badirudi, BAG-ko testua Olerti-tik kopiatua duela, azpian adierazten duenez.
HGBN-ko testua eta HGB-koa berdinak dira, aldaera ortografiko eta morfologiko txikiren batzuk salbu: dijoa - dihoa, leio - leiho, zitun - zituen, euskera - euskara, bezela - bezala, batzuk - batzuek, bertanbehera - bertan behera.
Aldaketaren bat edo beste HGBN-n bertan dago eskuz iradokita. Horiek sartuta daude HGBA-n eta HGBS-n, baina bestela azken bi iturriotako testuak HGBN-koak bezala daude idatzita.
(1) Kasu honetan ere "euskara" jarri zuen Olerti-ko, HGBN, HGBA eta HGBS-ko "euskera" forma aldatuz, nahiz eta errimari ez hain ondo egokitu agian.

Ingurune-oharrak:
[I] 1969an Olerti-ren olerki-lehiaketan "Gaztaņadi" titulupean lehen saria irabazi zuen olerki-sortakoa da nonbait olerki hau.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa