Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: ...T'euria.

Amaiera: ...T'euria, t'euria.

Titulua/Ezkaintza: T'euria

Iturri nagusia: ELR-1, 68-69 or. (ELR-2, 44. zenb., 79. or.)

Beste iturria(k): ELRP, 34. or. (gaztelania) + Kaierak, 11-12 + ELRD, 1. diskoa, 13. pista + BOG, 23

Idazte-urtea: 1960-1961-it (ELRZ) (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Argitarapen-urtea: 1962 (Elorri)

Gaia 1: Arantzazu

Gaia 2: Bizitza

Azpi-gaia: Arantzazu: Komentua

Dokumentu mota: Lib. + CDa

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania + alemana

Itzultzailea: Pedro de Anasagasti (gaztelania) + Gabriele Schwab (alemana,BPNI)

Errezitazioa: JosAnton Artze (ELRD) + Bitoriano Gandiaga (BGE + GIE)

Interneteko edizioa: basquepoetry.net (www.basquepoetry.net/poemak-e/0019.htm)

Ingurune-oharrak:
ik.: BASQ (www.basquepoetry) iturriak 1961eko data ipini dio olerkiari (lehen argitalpenaren aurreko urtea).
[I] Komentu barruko beheko patio eta klaustroaz ari da. Gara hartan estalagmita gisako pilare modukoa zegoen erdian, ura zeriona. Gaur egun estalita dagoen patioa, baina garai hartan irekia zegoen erdialdean gainetik. Gaur egun San Frantziskoren irudia da jarrita pilarearen ordez. Irudi hori, Felipe Arresebeitiak egina, garai batean eliza zaharreko ate nagusiaren gainean zegoen.
1994an (otsailaren 10ean), Gipuzkoa-Donostia Kutxan bere literatur obrari buruz emandako hitzaldian (GIE), irakurri zuen olerki hau.

Iruzkina:
“Nik ez diot, hainbeste irakurri eta hainbeste imitatu ondoren, inoren eraginik gabeko poemen egile naizenik, baina mordo bat badut neure barruaren eta gustuaren ariora egina. Uste dut, halakoxe bat, irakurtzera noakizuen "T'euria" hau izan litekeela”. (Gandiaga, B.: “Izendatu didazuen gaia” hitzaldia, in: Hegats 4 (1991) 211. or.)

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa