Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Egizu, Birjin, naitela garbi

Amaiera: zu goian iruditzean.

Titulua/Ezkaintza: Aranzazu [Goiz Argi]

Iturri nagusia: ELR-1, 140. or. (ELR-2, 104. zenb., 140. or.)

Beste iturria(k): ELRL, 21-22 + ELRG, 14:2 + ELRP, 79,80 or. (gaztelania) + GOAR, 57. zenb. (1964), 5. or.

Idazte-urtea: 1951-1955-it (ELRL)

Argitarapen-urtea: 1962 (Elorri)

Gaia 1: Andre Maria

Dokumentu mota: Lib + Inpr + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gazelania

Itzultzailea: Pedro de Anasagasti

Hiztegia:
* inguma = tximeleta
* mauru = B mauro, moro (Plácido Mujika)

Testu-oharrak:
ELR-koa eta ELRG-koa berdinak dira; bakarrik kortxeten artean adierazitako aldaeratxoa: "zugaz", "zurekin" formaren ordez.
ELRL-n beste hiru ahapaldi zituen olerki honek, ELR-n kanpo geratu zirenak, eta ELRL-n bertan eskuzko gaineko gurutze handiz ezabatutzat edo ematen dituenak:
"Griña txar bortitz eraso berein,
lur mauru* onen astuna,
onexek ditut eragozpenik,
iritxi naiten zugana.
Zeure urdiñakin jantzi nagizu
aragi, zentzun, arima.
Egin nagizu ziargizkoa,
egin nagizu gardena.

Burdin biziak orratz bat legez
atarako ba-ninduzu!...
Zuk nire uger ta loiak kendurik
txinpartez jantzi naikezu.
Otoi, Jaungoiko eguzkiaren
aurreko leiar argitsu,
erraiñu bizi garbitzailleok
neuregana be bialdu.

Zugaz biotzak bakea dauka.
Zugaz begiak zerua.
Su birjiñaren argia nai dot,
maitasun-mendi gartsua.
Garbitu naizu, Siloeko ur, [I]
azal, mamin ta gogua,
garbientzako bai zara soillik
lore, gerizpe, soiñua."

GOAR aldizkariak olerkiaren lehen ahapaldia bakarrik jaso zuen, zuzenean ELR liburutik hartuta –Urkizak "Zat." laburduraz olerki zatiak bakarrik daudela adierazi nahi du nonbait–. Olerki-zati hau beste hiru olerkirekin batera dator GOAR aldizkarian –beste hirurok osorik–, "Aranzazu" titulu orokorraren pean, eta horrela jaso zuen Julen Urkizak horren erreferentzia bere EBOB obran. Izatez titulu hori ez da olerkiarena.

Ingurune-oharrak:
GOAR aldizkariak olerki honen lehen ahapaldia argitaratu zuen, “Zeruan izarra”, “Il ziran erromesak” eta “Zeuregan aurkitu dot” olerkiekin batera, “Arantzazu” titulu orokorraren pean (5. urtea, 1964, 57. zenb., 4-5 or.).
Urkizaren EBOB-n aurki daiteke horien erreferentzia, batean, aldizkariko tituluarekin.
[I] Siloe: Ebanjelioan ageri den urtegi edo piszina; bertara sarturik, sendatu egiten omen ziren gaixoak.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa