Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Ilargi, zeruaren zeru bailitza lez

Amaiera: Jaungoikoaganako bide aundi ta gardenez.

Iturri nagusia: ABG, 23 (ABGZ, 5-6)

Beste iturria(k): Olerti (1964, I-II - urtarrila-ekaina) + AOSA, 24

Idazte-urtea: 1963-it (AOSA)

Argitarapen-urtea: 1964 (Olerti)

Gaia 1: Izadia

Dokumentu mota: Lib + Inpr + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Hiztegia:
* mintzun = hiztun, berbadun
* ameluta

Testu-oharrak:
AOSA-ko eta ABG-ko testuak berdinak dira, salbu kortxeteen artean adierazitako aldaerak. Aldaketok AOSA-n bertan daude eskuz idatzita.
(1) AOSA-n ez dago komarik (,) "Illargi" hitzaren ondoren. Ez dirudi komarik behar duenik.
(2) AOSA-n nahiz ABGZ-n "Jaunaganako" dago idatzita.

Ingurune-oharrak:
AOSA-ko "Emon nindun lurrak" olerkiaren gainaldean zera dakar, Gandiagak idatzia: "Ezaugarri: Eguzki ta orlegizko zelaian". Gandiagak 1963ko Olerti sarira bidali zituen hamar olerki, "Argi oneko poema" titulu orokorrarekin. Horiek Olerti-k argitaratu zituen (1964, I-II (urtarrila-ekaina) 10-17 or.). Sortaren gainean jarri zuen: "Larrea'ko Olerti-sariketan saritua, 1963". Sorta horretakoa da hemengo olerki hau.

Iruzkina:
"Ilargi, zeruaren zeru". "Ilargi betea ilargi bete izango da nonahi, baina Arantzazun bete ez ezik gainezkako ere badela esango nuke. Ilargiaren koloreko harkaitzon erdian, benetan da ikusgarria ilargiaren argiaren joko liluragarria.” (Bitoriano Gandiaga, ABG, 12).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa