Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: A3S

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: [Azkenaldiko 3 Sorta]

Argitalpen-datuak: Eskuizkribua, 35 orri

Iturriaren urtea: 1996-1997

Orrialde-kopurua: 33 + 4

Testu-kopurua: 54

Dokumentu mota: Eskuzkoa

Sailkapena-1: 3.2. Sorta

Sailkapena-2: 3.2. Bilduma-G

Kanpo-deskripzioa: I. Paper sorta: 35 orrikoa (29,7 x 21). Zulatuta eta listaz lotuta. II. Zikineko paperak dira, alde batetik bestelako testu inprimatuak –Gabon dut anuntzio liburuko proba-orriak– edo irudiak dituztenak. Orrien alde garbian idatzi zituen autoreak bere testuak –29. eta 30. orriek bi aldetatik dituzte Gandiagaren eskuzko testuak–. Geure aldetik zenbakitu egin ditugu orriak, erreferentziak erraztearren –hiru-bis eta -ter ere badago–.

Edukia: A) 56 olerki (1-20-ter). B) 6 testu (29-33 or.), hitz lauz eta gaztelaniaz idatzita. Gandiagaren bizitzan argitaratu gabeak dira testuok, bat izan ezik: "Aurtengo udaberria", Hegats aldizkarian argitaratu zuena. Horixe izan ezik, beste denak iturri honetan bakarrik aurkitu ditugu.

Gaiak: Bizitza eta denbora dira orri hauetako gai nagusiak. Otoitzak ere askotxo dira. 29. orrialdetik aurrerako gaztelaniazko testuak Ebanjelioaren gaineko meditazio-modukoak dira.

Datazioa: Noizkoa ote da sorta hau? Testuetako bat 1997an argitaratu zuen Hegats aldizkariak. Horri askotxoren atzealdekoak "Gabon dut anuntzio" liburuaren inprentako proben fotokopiak dira nonbait. Alde horretatik esan zitekeen agian zaharrak beharko luketela hemengo testuek. Baina sortan darabiltzan gaiak eta estiloak besterik erakusten digu: azken urteetakoak direla. Eta horixe ziurtatzera datorkigu 24 orrialdearen atzealdeko fotokopiak, non ezkerreko bazterrean Euskaldunon Egunkaria-ko mantxetaren fotokopia ikus baitaiteke, 1996ko urriko 30ekoa. Beraz, argi dago orrialde horretako olerkia behintzat data hori baino beranduagokoa dela. Bestalde, "Aurtengo udaberria" hasten den olerkia sorta honetan dago, baina baita AOB-ko "Izadiaren edo izaditiko txistada" hasten den testuaren barruan ere; eta testu hori 1996kotzat jo dugu; A3Skoa, berriz, lehenagokoa da, olerkiaren zirriborro modukoa baita; beraz, beranduenik, 1996koa. Ondorioz, A3Sko testuak Gandiagaren bizitzako azken urteetakoak direla esan daiteke: 1996-97 edo geroagokoak. Horixe adierazten du "Bizi naizen lurraldeak" (24. or.) hasten den olerkiak ere bere lehen ahapaldian: "Bizi naizen lurraldeak mendiak ditu inguru, mendi ibili maiteak; gailur horietan baten bat ez dut zapalduko jada." Behin-behingoz 1996-1997 urte tartea esleitu diegu.

Bestelako oharrak: 1. Orri hauek horrelaxe, zulatuta eta listaz lotuta, daude artxiboan, bertan autorearengandik jaso bezala. 2. Hitz lauz idatzitako gaztelaniazko testuak seguruenik berak entzundako hitzaldietako edo meditazioetako apunteak dira, nahiz eta ez dirudien erraza apunteak hain osorik hartzea, zuzenean behintzat.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa