Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: 1KO

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: [Koadernoa-1]

Argitalpen-datuak: Eskuizkribua, 50 or.

Iturriaren urtea: 1970~

Orrialde-kopurua: 25 (50)

Testu-kopurua: 18

Dokumentu mota: Eskuzkoa

Sailkapena-1: 3.3. Koadernoa

Sailkapena-2: 3.3. Koadernoa-G

Kanpo-deskripzioa:
I. Eskola-koadernoa (21,5 x 15,5).
II. Berez 32 orrikoa da koadernoa —orri koadrikulatuak—, baina hasierako 7 orriak (14 orrialdeak) kenduta dauzka. Koadernoaren erdia baino gehixeago dago idatzita, lehen partea, hain zuzen ere: lehen 25 orrialdeak —horiek geure aldetik zenbakitu ditugu, erreferentziak errazteko—. Eskuz idatzita daude bertako testuak, kolore ezberdineko boligrafoz.

Edukia:
18 testu dira, gehienak olerkiak, edota olerkitarako ideiak. Horietako batzuk zirriborro hutsak dira, eta gehienak burutu gabeak direla esan daiteke. 11. orrialdean badago olerki bat, "Batzuek badakite", ezkerreko 10. orrialdean gaztelaniazko itzulpena ere duena, zalantzarik gabe autoreak berak egina. Testu hori bera —zerbait aldatua, hala ere— AOB-n ere badaukagu, makinaz idatzita gainera. Koadernoko testuak argitaratu gabe daude denak oraingoz (2005); horietako bat edo beste AOB-n ere aurki daiteke, goian aipaturikoaz gain.

Gaiak:
Euskara eta Euskal Herria dira testuotako gai erabilienak.

Datazioa:
Noizkoak diren horko testuak ez da erraza jakiten. Baina bertako testuetako batzuk behintzat "Txakolinaren ospakuntza" idatzi zuen garaikoak dira, itxuraz. Eta koadernoko "Euskalherrian mahastirik" olerkia behintzat HGBA liburugaian (1971?) eta HGBS (1972) badago. "Bagoaz ilunetan sartuz" olerkiaren (23-24 or.) lehen zatiaren makinazko kopia da AOB-P, eta iturri hau 1970ekotzat jo dugu. Beraz, beranduenik ere, 1970ekoa dira 1KO koadernoko testuak.

Bestelako oharrak:
Lau eskola-koaderno utzi dizkigu erdi-idatzita Gandiagak. Horiek zenbakitu egin ditugu erreferentziak errazteko: Koadernoa-1, Koadernoa-2, Koadernoa-3 eta Koadernoa-4. Hemengo Koadernoa-1 (1KO, siglaz) horietakoa da, beraz.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa