Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: AOB

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: [Artxiboko Orri Bakanak] (Artxibadoreak)

Argitalpen-datuak: Eskuizkribuak eta testu daktilografiatuak, 9 artxibadora, 1.500 testu inguru

Iturriaren urtea: 1963-2000

Testu-kopurua: 1.500~

Dokumentu mota: Eskuz/Makinaz

Sailkapena-1: 3.7. AOB

Sailkapena-2: 3.8. AOB

Kanpo-deskripzioa:
Artxibadore eraztundunak: 9 (folio tamainakoak). Horietan orri solteak daude bilduta, Gandiagaren testuak jasotzen dituztenak; plastikozko zorroetan sartuta daude testuok, banan edo binaka.
— Testu-piezek kopia edo aldaera bakarra dutenean, eta orriaren alde bakarrean idatzita daudenean, normalean funda bakoitzean bi testu-pieza doaz, alde banatara begira eta irakurtzeko moduan; testu-piezak orriaren alde bietan edo orri batean baino gehiagotan idatzita daudenean, edo horien kopia edo aldaera bat baino gehiago jaso dugunean, orduan testu-pieza bakarra sartu dugu funda bakoitzean, aldaera eta kopia guztiak batera.
— Eskuz idatzita edota daktilografiatuta daude orriok — inprimatu gutxi batzuren fotokopiak ere aurki daitezke—: 1.134 inguru eskuizkribuak dira. Batzuetan horrelakoen makinazko kopiak ere badaude, eskuizkribuekin batera jarriak eta haiekin alderatzekoak; gainera sarritan autoreak bere eskuzko oharrak gaineratu zituen eskuzko jatorrizkoen nahiz makinazko kopien gainean.
— Testuen fotokopiak: Sarritan testu-pieza bat baino gehiago idatzi izan zuen autoreak orrialde berean nahiz orriaren atzealdean: horrelakoetan jatorriko orriak osorik gorde ditugu, baina horko testu-pieza ezberdinen fotokopia egin dugu, dagokion lekuan artxibatu ahal izateko. Horrelakoetan datu-basean seinalatuta dago kopia hori Artxiboko zein lekutan dagoen jatorrizko testua.
— 37 sail: AOB-ko erregistro guztiak 33 sailetan daude sailkatuta, gaien araberako sailetan (”Sailak” artxiboan ikus daitezke, bestelako sailekin batera). Sail bakoitzaren barruan alfabetoaren arabera daude ordenatuta dokumentu denak.

Edukia:
Gandiagaren artxiboan aurkituriko orri solteek osatzen dute testu-gorputz handi hau. Denetara 1.500 erregistro inguru dira datu-basean. Horietako askotxo bestelako bildumetan ere aurki daitezke, eta argitaratuta ere egon daiatezke.
Hona hemen sailak:
Andre Maria
Arantzazu
Artea
Bakea
Biografia
Bizitza
Denbora
EHerria
Eliza
Estetika
Euskara
Familia
Fedea
Festa
Fraidea
Gabonak
Gabon-agurrak
Gizartea
Jendea
Gorazarreak
Hiria
Idazlea
Indarkeria
Izadia
Jainkoa
Jesu Kristo
Lagunak
Liturgia
Lurra
Maitasunezkoak
Otoitzak
Poesia
Poeta
Politika
Sanjoan
Urtaroa
Bestelakoak
AOB bilduma handiaren barruan hainbat testu markatuta daude datu-baseko AOB-S izeneko eremuan, azpi-bilduma edo sorta berezia osatzen dutelako. Honako hauek dira sortak: AOB-A, AOB-B, AOB-N, AOB-O, AOB-P, AOB-Q, AOB-R, AOB-S, AOB-T, AOB-X. Sorta hauetako bakoitzak bere erregistroa eta azalpen berezia du Iturrien datu-basean (IDB).

Gaiak:
AOB-ko testuen sailkapenak berak adierazten duenez, gai askotariko testuak daude bilduma handi honetan.

Datazioa:
1963-2000 urteen bitarteko testuak daude bilduma honetan.

Bestelako oharrak:
Gandiagaren idatzietan badaude AOB karpetetakoen antzeko testuak, orri soltetan idatziak, baina horietatik kanpo antolatu ditugunak: batzuetan autoreak berak bilduma apartekotan jarrita utzi zituelako, eta beste batzuetan geure aldetik sorta berezitan antolatu ditugulako, gaiari edo bestelako arrazoiren bati begira. Horiek ez ditugu AOB gorputzean sartu, beraz. Bilduma edo sorta aparteko horiek bakoitzak bere erregistro berezia du Iturrien datu-base honetan.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa