Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: ELRG

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: [Elorri gehigarria]

Argitalpen-datuak: Neguko arratsalde- (Bitoriano Gandiaga) [Z / 2-5-11 / (4)], 20 orrialde

Iturriaren urtea: 1956-1958

Orrialde-kopurua: 20

Testu-kopurua: 55

Dokumentu mota: Daktilografiatua

Sailkapena-1: 3.2. Bilduma

Sailkapena-2: 3.2. Bilduma-G

Kanpo-deskripzioa: 20 orrialde dira, DinA-5 tamainakoak, gehienak alde bietatik makinaz idatziak, karpeta batean jarriak. Lehen orrialdean Bitoriano Gandiagaren izena dator, eskuz idatzia: Ez Gandiagak berak idatzia, Joseba Etxeberria Arantzazuko liburu- eta artxibozainak baizik. Gainera etiketatxoa dakar, Artxiboko kokapena adierazten duena; Z / 2-5-11 / (4). Lehen olerkia "Neguko arratsalde" hasten da.

Edukia: Elorri Gehigarria bilduma Elorri (ELR) liburuari lotuta dago zalantzarik gabe; inon argitaratu gabeko hogei kenduta, beste denak daude ELR-n argitaratuta. Elorriko Lorak (ELRL) karpeta dago ELR liburuaren oinarrian. Hogei haietatik bi ELRL-n ere badaude.

Gaiak: Bizitza eta Arantzazu dira olerkiotako gai erabilienak.

Datazioa: Badirudi ELRG ELRL eta ELR-ren tartean kokatzen dela, baina gehienak ez daude ELRL-n; bi, ordea, ELRL-n eta ELRG-n bakarrik daude: "Egun barriko kantu barri bat" eta "Bizi izateko pozaren". - "Bizi izateko pozaren" olerkitxoa: ELRG-z gerokoa dela dirudi, egindako aldaerei begiratuz; gainera erabilitako papera ere ELRL-ko bildumako paperetik guztiz ezberdina da, eta goizenik ere 1956koa izan daiteke. - "Beti zindun berea" olerkian bi aldaera daude ELRL-rekiko, ondoren ELRra pasa zirenak. Horregatik ELRL eta ELRko olerkiak aukeratuz egindako bilduma da ELRG. Zertarako eratu ote zuen ELRG sorta? Noizkoa ote da? Autoreak dioenez, 1959rako Elorri liburua prest zeukan idatzita eta orraztuta inprimategirako. ELRL eta ELR artekotzat joz, 1956-1958 urteetan jar genezakeela dirudi; ELRL edo LXK iturrietan ez daudenak behintzat, edota bestelako daturen batengatik data zehatzagorik ematerik ez daukagunean. Baina horko olerkiak lehenagokoak ere izan daitezke.

Bestelako oharrak: Olerki-bilduma hau Arantzazuko artxiboan agertu da, horrela, sorta bezala eratua, inolako titulu orokorrik gabe -"Elorri Gehigarria" (ELRG) titulua editoreak eman dio-. Gandiagaren bilduma berezien artean jaso eta gordeta dago.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa