Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: Zurgai

Autorea: Bizkaiko Foru Aldundia [Babeslea]

Lankideak: Bitoriano Gandiaga: Olerkiak (bost zenbakitan)

Iturriaren izena: Zurgai [aldizkaria] [diciembre 1991 - diciembre 1992 - julio 1996 - septiembre 2000 - julio 2003]

Argitalpen-datuak: Zurgai. Euskal Herriko olerkiaren aldizkaria. Poetas por su pueblo

Iturriaren urtea: 1991-2003

Testu-kopurua: 54

Dokumentu mota: Inprimatua

Sailkapena-1: 1.2.1. Aldizkaria

Sailkapena-2: 1.2.1. AldizkariLitInpr

Kanpo-deskripzioa: I. Literatur aldizkari inprimatua (29,7 x 21) - Azala: koloretan, bakoitzean diseinu ezberdina. II. Aldizkari grafikoa da barrutik, olerki eta literatur testuekin batera argazkiak eta marrazkiak eurrez ematen dituena. Euskarazko testuak gehienetan gaztelaniazko itzulpen eta guzti ematen ditu.

Edukia: Bost zenbakitan jaso ditu aldizkariak Gandiagaren olerkia: denetara 54 testu. 1. Diciembre 1991: 2. Diciembre 1992 (Gabriel Celaya-ri dedikaturiko zenbaki berezia): "Kaioa" tituluko poema, gaztelaniazko itzulpen eta guzti (50. or.); bertan Gandiagak eskuz idatzitako Gabrielentzako eskaintza dago erreproduzituta, sinadura eta guzti). 3. Julio 1996: "Gaxondoa" izeneko poema, 19 olerkiz osatua (18-27 or.). Gaztelaniazko itzulpen eta guzti. 4. Septiembre 2000: "Errail zaharra" izeneko poema, 11 olerkiz osatua (116-117 or). Gaztelaniazko itzulpen eta guziti. 5. Julio 2003: Gandiagari dedikatutako monografikoa oso apaina [51-122 or.). Bertan Gandiagari buruzko artikuluekin batera, beraren hainbat poema edo olerki-zati daude jasota, gaztelaniazko itzulpen eta guzti. Baita eskuizkribu batzuren erreprodukzio fotografikoak ere: horietako bat aldizkariaren azalean bertan. Gainera Xabier Egaņaren marrazki dotoreak, koloretan.

Gaiak: Denetariko gaiak aurki daitezke Zurgai-k argitaraturiko Gandiagaren olerkietan. Baina bereziki aipagarriak dira 1966ko uztailekoan argitaraturiko "Gaxondoa" sorta (19), eta 2000, irailekoan argitaraturiko "Erail zaharra" sorta (11): bi sortetan bizitzaren, heriotzaren eta eritasunaren gai esistentzialak darabiltza Gandiagak.

Datazioa: Zurgai-n jasotako olerkiak ez dira oro har aldizkariak eskatuta egindakoak, autoreak lehendik idatzita zituenekoak bidalita baino. Beraz, horko argitaratze-data ez da sarritan adierazgarria idazte-data jakiteko.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa