Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: IHZ

Autorea: García Lorca, Federico – Urkiaga, Esteban

Lankideak: Bitoriano Gandiaga: itzultzaile/egokitzailea / Jerardo Elorza: sarrera / Marian Lizarralde. Aurkezpena

Iturriaren izena: Ilargi Handi zauri zarae. Federiko García Lorca – Lauaxeta – Nikolas Lekuona

Argitalpen-datuak: Potxo argitaletxea - Metak disketxea, Oñatin, 2005eko udaberrian, 32 or.

Iturriaren urtea: 1986

Testu-kopurua: 5

Dokumentu mota: Inprimatua + Grabatua

Sailkapena-1: Liburuska + 2 CD

Sailkapena-2: 1.1.3. Liburua-K

Kanpo-deskripzioa: Liburuxka txikia (13 X 14 cm) eta bi CD. Liburuaren atzealdean eta aurrealdean CD bana dauka, barruko testuak kantuz grabatuta dauzkatenak. Marrazkiz hornitua dago (Nikolas Lekuona).

Edukia: Jerardo Elorzaren sarrera du; eta Marian Lizarralderen aurkezpena: "Gandiaga gogoan". Bi parte ditu liburuxkaren gorputzak: I. "Ilargi handi. García Lorcaren olerkiak, Esteban Urkiaga "Lauaxetaren" eta Bitoriano Gandiagaren bertsioak"; 3 olerki: "Ehiztari", "Kordoba" eta "Agurra". II. "Zauri zarae. Esteban Urkiaga 'Lauaxetaren' olerkiak, Bitoriano Gandiagaren egokipenak"; 2 olerki: "Langile eraildu bati" eta "Artzain baten heriotzean". Lehen hiru olerkiak hiru bertsiotan datoz, zutabe banatan: Jatorrizko gaztelaniazkoa, Lauaxetaren bertsioa eta Gandiagaren bertsioa. Lauaxetaren bi olerkien alboan Gandiagaren egokitzapena dator. Bi hauek euskara batuan ipini zituen; ez zuen bestelako aldaketarik egin nahi izan.

Datazioa: Nahiz eta 2005ean argitaratu liburuxka eta CDak, aspalditik prestatuta zegoela dio Marian Lizarraldek, García Lorcaren mendeurrenerako egindako lana baita Gandiagarena: 1986an.

Bestelako oharrak: Marian Lizarraldek artxiborako emana.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa