Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: LLO

Autorea: Hainbat

Lankideak: Bitoriano Gandiaga

Iturriaren izena: VI. Literatur Lehiaketa. Oņati

Argitalpen-datuak: VI. Literatur Lehiaketa. Oņati (Gertu inpr.; urterik gabe) 130 or.

Iturriaren urtea: 1990

Orrialde-kopurua: 2 (97-98)

Testu-kopurua: 1

Dokumentu mota: Inprimatua

Sailkapena-1: Liburuska

Sailkapena-2: 1.1.3. Liburua-K

Kanpo-deskripzioa: I. Liburu inprimatua (21 x 15 cm) – Kartulinazko azala. II. Lehiaketan parte hartu zutenenen idazlanak bata bestearen ondoren daude; autore bakoitzaren argazkia idazkiren aurretik.

Edukia: 1990eko Oņatiko Udaleko Euskara-Batzordeak antolaturiko literatur Lehiaketara aurkezturiko olerkiak eta prosazko testuak jasotzen ditu liburuxkak: 28, denetara. Horietako bat Gandiagarena: "Tximeleta" (98. or.), autorearen argazki eta guzti (aurreko orrialdean). Idazki guztiak 6 taldetan daude banatuta liburuan: Gandiagaren olerkia E taldekoa da.

Gaiak: Tximeletari buruzko olerkia esperimentala da. Beste iturri batean "Tximeletaren baleta" du titulua olerkiak; agian horrexek adierazten du ongien olerkiaren gaia.

Datazioa: TXB-n ageri denez, hemen argitaraturiko "Tximeleta" olerkia 1989an idatzitakoa da.

Lekukotasunak: Gandiagak aurkezturiko "Tximeleta" olerkia, helduen lehiaketara aurkezturikoak, 1. saria irabazi zuen, beste batekin batera. Liburuak ez dakar sarituen berririk, ezta Gandiaga eta berarekin batera 1. saria irabazi zuenarenik ere. Marian Lizarralde Lehiaketaren antolatzailearen aitorpenez, urte horretako lehiaketan Arantzazuko hiru mutikok irabazi zuten sariren bat.

Bestelako oharrak: Marian Lizarralderi berari eskainia zion lehenago Gandiagak olerki hori; berari eskatu zion baimena lehiaketara aurkeztu ahal izateko –Marian ez zen epaimahaikoa–.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa