Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: EUP

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: Eupadak1985-88

Argitalpen-datuak: Sorta daktilografiatua, 27 orri

Iturriaren urtea: 1985-1988

Orrialde-kopurua: 27 orri

Testu-kopurua: 23

Dokumentu mota: Daktilografia

Sailkapena-1: Bilduma

Sailkapena-2: 3.2. Bilduma-G

Kanpo-deskripzioa: ABGZ karpeta eraztundunaren barruan dagoen Din-A-4 tamainako sorta daktilografiatua (36-63 or.). Autoreak berak bere Ahotsik behartu gabe liburuan "Eupadak" izeneko atal berezian bildu zituen olerkiak dira. Seminario al descubierto (SAD) aldizkarian argitaraturikoen eta "Aza eta nahaste" sortaren tartean daude, goian emandako tituluaren pean. (Horrela argitaratu zituen ABG liburuan ere, "Eupadak" atalean). Badirudi, hasieran "Eupadak" poema baten izena zela, 48-50 orrialdeetakoarena –lau zatitan banatua bera–; baina argitaratzeko libururako olerkiak sailkatzean, sail osoari eman zion titulu hori, urte-tartea zehaztuz gainera. Sail honetako lehen olerkiak "Aza eta nahaste" gain-titulua dauka, ondorengo sailarena, hain zuzen ere.

Edukia: 23 poema dira.

Gaiak: Euskal Herria eta euskara dira gai erabilienetako batzuk. Idazlea eta bizitza gaiak ere badarabiltza.

Datazioa: "Eupadak" sail osoari 1985-1988 urte-tartea eman zion autoreak liburuan. Izatez, saileko hainbat olerkik ipinita dauka data, tarte horretakoa; batek, ordea, "NI EZ NAIZ politiko" hasten denak 1981eko data dakar, autoreak berak ABGZ iturrian idatzita. Urtea markatuta ez daukatenei ere autoreak zehazturiko urte-tarte hori esleitu diegu: 1985-1988.

Lekukotasunak: ABG liburuko "Eupadak" sailaren sarreran (83. or.) honela dio autoreak: "Garai honetan [1985-1988 urteetan) bi aldiz nenbilen Urbia aldera arkeologi zereginetan. Ostegunetan, oroitzen nituen aztarnak berriz ikustera joaten nintzen, badaezpada ere neu bakarrik, eta larunbatetan Arkeolaneko Mertxe eta Txominekin, ostegunean ikusia aztertzera. Ostegunetan neu bakarrik ibiltzen nintzen beraz, eta joan etorrietan idatzi egiten nuen. Zer idazten nuen? Ba, etxetik irtetean buruan trabes nuen edo jartzen zitzaidan hura. Ez dakizu? Ba, horixe: pupua non, ardura han".

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa