Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: L1G

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Lankideak: Azala eta marrazkiak: [Xabier Egaņa] / Sarrera: Joxe Azurmendi / Diseinua eta daktilografiatzea: [Dionisio Arruti] / Censor

Iturriaren izena: Liburuko Gandiaga - Lehen bilduma

Bilduma: Liburuko Gandiaga (4 tomo), 1980-1986

Argitalpen-datuak: Pro manuscripto, Arantzazu, 1980-V-18, 44 or.

Iturriaren urtea: 1980

Orrialde-kopurua: 44

Testu-kopurua: 45

Dokumentu mota: Daktilografiatua

Sailkapena-1: 2.1.1. Bilduma

Sailkapena-2: 2.1.1. Liburua Mltk-G

Kanpo-deskripzioa:
I. Koadernoa daktilografiatua (29,7 x 21) - Azala paper soilekoa, beltzean marraztua - grapaz josia.
II. Alde bakarretik daude idatzita orriak, orrialde banatan hasita. Bertsoak zeini buruzkoak edo zeini eskainiak diren, haren izena dakarte gehienek titulutzat. Marrazki apaingarriak sakabanatuta daude hainbat orritan, orrialde osoa hartuz, nahiz testuen artean.

Edukia:
A) Gandiagaren aurkezpena (I. or.).
B) Azurmendiren sarrera (II-VI or.).
C) 45 bertso sorta (1-44 or.).
Bertsoetako batzuek doinua idatzita daukate. Beste batzuetan adierazita dago doinu herritarra. Bertso sorta gehienetan hori kantatu zueneko hilabetea eta urtea daude adierazita. Orri asko marrazkiz apainduta daude.

Gaiak:
Arantzazuko Seminarioan idatzi eta bertako lagunarteko ospakizunetan abesturiko edota kanpoko hainbat lagunen ospakizun ezberdinetarako idatzitako bertsoen bilduma da hemengo hau -badago bestelako testurik ere, hitz lauz idatzia, 42. orrialdekoa, adib.-. Gehienak humorez eta piperraz idatzitakoak dira. Horrelako "ospakizunen" adibidetzat Gandiagari berarri urtebetetze bezpetan (1979?) jarri zizkioten bertsoak entzun daitezke GUB kasetean.

Datazioa:
Koadernoa eratu, 1980an eratuta badago ere, horko bertso sorta asko lehenagoko urteetan idatzi eta kantaturikoak dira: 1974-1980 bitartekoak.

Lekukotasunak:
Marrazkiak eta konposizioa zeinenak diren esaten ez duen arren, badakigu jakin Xabier Egaņarenak direla marrazkiak, eta bertsoen kopiatze eta maketatze-lana Dionisio Arrutik egin zuela.
Gandiaga euskaltzain izendatzeko L. Villasantek, X. Diharcek eta J.M. Lekuonak sinaturiko aurkezpen-orriak, "Etxe-literatura" deitzen ditu "Liburuko Gandiaga" koadernoetakoa.
(Ik. koaderno honetako eta L2G, L3G eta L4G koadernotetako bertsoei buruz autoreak dioena "Hamar kanta hautatu ditut" hasten den testuan).

Bestelako oharrak:
Tomoko bertsoak lehendik argitaratu gabeak dira; bat edo beste gerora argitaratu zuen, bereziki Ahotsik behartu gabe liburuan.
Tomoaren atarikoak honako ohar hau dakar: "DEBEKUA: Ez beza inork inoiz inola inon hemendik ezer argitara, Gandiren baimen espresu eta libre gaberik".

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa