Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: UBMZ

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: Uda batez Madrilen [Liburugaia]

Argitalpen-datuak: Daktilografiatuen bilduma, 147 orri

Iturriaren urtea: 1976-1977

Orrialde-kopurua: 147 orri

Testu-kopurua: 121+25

Dokumentu mota: Daktilografiatua

Sailkapena-1: Liburugaia

Sailkapena-2: 3.1 Liburugaia-G

Kanpo-deskripzioa: Karpeta eraztunduna, folio tamainakoa. 147 orriko bilduma daktilografiatua da: sarrerako testuen ataltxoaz gain, bost ataletan daude sailkatuta testuak, kartulina urdinez banatuta; eta azkenik konklusioko olerkia dator, aparteko atalean: "Pandero hau plazaratu" hasten dena. Sortaren titulua, hasieran, "Udara batez Madrilen" zen; bertan dago eskuz zuzenduta eta "Uda" idatzita –seguruenik autoreak berak aldatuta–. Uda Batez Madrilen argitaratzeko prestaturiko inprimategirako kopia da. Bertan autorearen eskuzko zuzenketak ere badaude. Baina inprimategian erabilitako kopia UBMX izan zen, Jose Antonio Adurizek zuzendua eta beraren oharrekin, UBMZ-ko autorearen zuzenketak ere jaso ondoren. UBMZ-ko orri denak artxiboan zenbakituta daude, aipamenak errazteko asmoz.

Edukia: UBM liburu osoaren originala dago: 121 olerki eta 25 prosazko testu. Baina Joan Mari Lekuonaren sarrera falta da. Hori UBMX bilduman aurki daiteke.

Gaiak: Ik. UBM-ren erregistroa.

Datazioa: Karpeta hori eta bertako materiala 1976-1977kotzat jo genezake. Hala ere, horko materiala aurreko hiru urteetan lantzen joan zena da nonbait, Madrilen uda eman zuen 1974tik hasita, liburua prestatzen zuen bitartean. Horregatik, eta bestelako argibiderik ezean, horko testuei 1974-1976 urteen arteko data esleitu diegu.

Bestelako oharrak: Ik. UBMX-en erregistroko oharra.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa