Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: HGBS

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: Hiru gizon bakarka [Azkue Liburutegiko kopia]

Argitalpen-datuak: Sorta daktilografiatua (Euskaltzaindiko Azkue Liburutegian dago), Bilbo,176 orri

Iturriaren urtea: ~1972

Orrialde-kopurua: 176 orri

Testu-kopurua: 129

Dokumentu mota: Daktilografiatua

Sailkapena-1: Bilduma

Sailkapena-2: 3.2. Bilduma-G

Kanpo-deskripzioa: Folio formatoko 176 orriko (azalak salbu) bilduma da -Hori digitalizatuta daukagu, .pdf formatoan, Gandiagaren artxiboan- . "Nahi ta ezinean" poemarekin hasten da eta azkena "Bai: Ikusten dut. Ala itxu nagoela uste al duzu" poema da. 4-10 orrialdeetan indize moduko bat dago, banan banan olerki bakoitzaren ideia nagusia jasotzen duena. Indize horretatik kanpo daude hasierako hiru pertsonaien aurkezpenak egiten dituzten olerki edo bertsoak, gero HGB liburura pasa ez zirenak.

Edukia: 129 olerki daude bilduma honetan. Gainera hasierako gaien indize edo zerrenda moduko hori dago. Oso interesgarria da autoreak berak egindako indize hori, olerkiak irakurtzeko baliozkoa; zalantzarik gabe, beste kopiaren batetik jasoa dago, agian HGBA-tik, non indizeko zenbakiak eta olerkienak bat baitatoz; baina HGBS-en olerkien numerazioa ez da ageri, eta orduan ez da erraza indizeko gai bakoitza dagokon olerkiari lotzen.

Gaiak: Euskal Herria eta euskara dira bilduma honetako gai nagusiak.

Datazioa: Hiru gizon bakarka bildumaren kopia denak konparatuz, hau da seguruenik azkena: hori ondorioztatzen dugu batez ere "Txakolinaren 1 Ospakuntza" ia osatua ematen duelako. -Geroago beste kopiaren bat prestatu zuen seguruenik inprimategirako, non "Txakolinaren 2 ospakuntza" poema ere osatua eta antzerki-pieza bihurtua baitoa, bestelako aldaketa eta gehiketez gain-. HGB liburua 1974ean argitaratua zuenez, eta tartean 1973an "Txakolinaren 2 Ospakuntza" poemarekin -hemen ere ospakuntza biek hartua dute ia azkenburuko forma- Eusebio Maria Azkue saria irabazi zuenez, HGBS bildumari 1972ko data eman diogu, Hiru gizon barkarka bildumaren kopien honako kronologiaren arabera: 1969: AOB-P // 1970: HGBN // 1971: HGBA // 1972: HGBS // 1973: TBO // 1974: (inprimategirako libuguragia) // 1974; HGB-1 // 1990: HGB1E (baina horko olerkiak AOB-P-koak dira jatorriz). HGBS HGBN baino geroagokoa dela argi dago, bestalde, bigarreneko makinazko testuaren gain eskuz egindako aldaketak ia beti jasota baitaude HGBS-n. "Hiru gizon bakarka" izeneko bestelako kopia edo bildumetatik (HGBN, HGBA, HGB1E, HGB3E izenekoetatik) bereizgarri bat du HGBS-k: "Txakolinaren 1 Ospakuntza" poemak HGB-1 liburuan argitaraturikoaren forma ia erabat hartua duela; ez, ordea, "Txakolinaren 2 Ospakuntza" poemak, horra bilduko dituen olerkiak banaka edo modu utonomoan baitaude oraindik.

Bestelako oharrak: Azkue bibliotekak grabaturiko "Hiru gizon bakarka / lello xamurrak / Lilluraz eta nekez" (HLL) CDan dago grabaturik dokumentu hau, beste biekin batera, Gandiaga artxiboan.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa